Barry Manley-ren bakarrizketa Ibarrako Galtzaundi Tabernan

Urrian ireki ditu bere ateak Ibarrako Galtzaundi tabernak. Horrelako establezimendu baten ohiko zerbitzuetatik haratago, bestelako helburu batzuk ere baditu Galtzaundi tabernak: Euskararen marka zabalduz, ohiko zerbitzuez gain kultur eskaintza ere eskainiko duen txokoa da. Horrenbestez, hilabeteko azken ostegunetan kultur ekitaldiak antolatuko dira hemendik aurrera eta lehenengo saioa Barry Manley umoregile irlandarrak estreinatuko du. Hitzordua urriaren 25ean izango da, 19:00etan, Ibarrako plazako Galtzaundi tabernan.

30 urte baino gehiago daramatza Barry Manley-k Euskal Herrian eta euskarazko bakarrizketak egiten ditu. Ibarrako saioan ‘Txintxo ibili’ izeneko bakarrizketarekin arituko da. Hemen sinopsia:

Imajina ezazu, beste herrialde batean zaudela, bakarrik, ez zara ezertaz enteratzen, ez duzu tutik ere ulertzen, herrimina sentitzen duzu. Hori da niri gertatu zitzaidana nire lehenengo egunetan Euskal Herrian.Nola moldatuko zinateke? Urteak pasa dira eta orain, Barry Barrezek bizitzaren inguruko hausnarketa egiten du, Euskal Herrian adaptazio (integrazioa?) prozesua azalduz, eta batez ere euskera ikasteko jarraitu duen bide bitxia, gure herrialdeko bazter desberdinetan izandako abenturei buruz hitzegiten digu, bakarrizketak euskaraz eginez, oroimenez beteriko eskusoinu bereziaz lagunduta.

Ekitaldia Ibarrako Euskara Taldeak antolatu du, Galtzaundi Euskara Taldearekin elkarlanean eta Ibarrako Udalaren babesean. Ekitaldi hau, Euskaraldiaren baitan Ibarran antolatzen ari diren ekitaldietako bat da.

Txintxo ibili bakarrizketa – Barri Manley

Eguna: urriak 25, osteguna

Ordua: 19:00

Lekua: Galtzaundi taberna, Ibarrako plaza