Aholku saio praktikoak Ahobizientzat eta Belarriprestentzat

Euskaraldia geroz eta gertuago dugu eta hamaika egunetan Ahobizi eta Belarriprest izango direnei begira aholku saioak prestatzen ari dira eskualdeko herriak. Aholku saio arinak dira herrietan emango direnak, ordu eta erdikoak, eta erabat praktikoak izango dira. Saioetan parte hartzeko ez da derrigorrezkoa izango Euskaraldian izena emanda izatea, eta 11 egun horiei begira izan ditzakegun zalantzak identifikatu eta erantzuteko aproposak izango dira.

UEMAko kide diren herrietan mankomunitateko teknikariek emango dituzte saioak; ez direnen kasuan, Galtzaundiko teknikariek eskainiko dituzte saioak. Tolosaren kasuan, derrigorrezkoa izango da saioetan izena ematea.

AHOLKU SAIOEN AGENDA

  • ALTZO: Azaroak 8, osteguna. 18:30etan udaletxean.
  • AMEZKETA: Urriak 30, asteartea. 19:00etan Kultur Etxean.
  • ANOETA: Azaroak 17, larunbata. 10:30etan udaletxean.
  • IKAZTEGIETA: Azaroak 9, ostirala. 19:00etan udaletxean.
  • IRURA: Azaroak 6, asteartea. 18:15ean Herri Eskola eraikinean.
  • TOLOSA: 
    • Azaroak 7, asteazkena. 19:00etan Aitzol Udal Euskaltegian.
    • Azaroak 10, larunbata. 11:00etan Kultur Etxean.
    • Azaroak 13, asteartea. 19:00etan Aitzol Udal Euskaltegian.
  • VILLABONA: Azaroak 19, astelehena. 19:00etan Mintzolan.
  • ZIZURKIL: Azaroak 20, asteartea. 19:00etan Atxulondo Kultur Etxean.