Parte hartze aldetik erantzun bikaina jaso du ‘Ibarra-Galtzakomik’ komiki lehiaketak bere hamargarren edizioan. Guztira, ia 150 lan jaso dira aurtengoan eta Euskal Herri guztiko komikigileek hartu dute parte euskarazko komikigintza sustatzea helburu duen lehiaketan. Edizio honetan, zendu berria den Juanba…
Albisteak
TOLOSALDEKO KALEETAKO HIZKUNTZA ERABILERA NEURKETAREN EMAITZAK
Galtzaundi Euskara Taldearen eta UEMAren arteko lankidetzari esker egin da lehenengo aldiz, Tolosaldeko 28 herrietako Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketa. Azterketa honek emandako datuak interpretatu ditu Soziolinguistika Klusterrak eta Tolosaldeko 28 herrietaz aparte, UEMAko kide diren gainerako herrietan ere egin da kale…
MURALA EGIN DUTE HERRIKIDE, ORIXE, LASKORAIN ETA UZTURPEKOEK
Igandean Euskararen Nazioarteko Eguna dela kontuan izanik, Tolosako eta Ibarrako Herrikide, Orixe, Laskorain eta Uzturpe ikastetxeetako ikasleek mural bat margotu dute Zumardi Handiko sarreran. DBHko laugarren mailako ikasleek parte hartu dute ekintzan eta Ibai Luque diseinatzailearen laguntza izan dute horretarako.…
OSTIRALEAN BANATUKO DIRA X. IBARRA-GALTZAKOMIK-EN SARIAK
Azaroaren 20ra arte egon da zabalik Ibarra-Galtzakomik euskarazko komiki lehiaketan parte hartzeko aukera. Lehiaketaren hamargarren urteurrenean, erantzun bikaina jaso da parte hartze aldetik. Guztira, ia 150 lan jaso dira eta epaimahaiak sariak banatzeko ebaluazio lanari ekin dio dagoeneko.Epaimahaia aurtengo edizioan…
DESIOA IRUDIKATUZ: ‘TOLOSALDEAN EUSKARAK 365 EGUN!!’
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko eguna da abenduaren 3a eta berezia izango da aurtengoa. Gure hizkuntzaren eguna ospatzeko, Tolosaldea osatzen duten 28 herriek bat egin dute barru-barruko desio bat eskualde mailan lau haizetara zabaltzeko: Tolosaldean euskaraz bizi nahi dugu urteko 365…
EUSKARAZ HITZ EGITEKO ERRAZTASUNA DUTENEN BILA GABILTZA
Beste ikasturte batez, Mintzalaguna egitasmoa martxan du Galtzaundi Euskara Taldeak. Baina zer da Mintzalaguna? Azken finean, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin, astea ordubetez, modu informalean elkartzea helburu duen egitasmoa da.Egitasmoan izena ematen dutenekin…
Tolosako Guraso Eusleek bigarren aldiz ekingo diote egitasmoari
Aurtengo maiatzean, Tolosako hiru ikastetxeetako gurasoek pauso garrantzitsua eman zuten euskararen erabileran eragiteko asmoz: Guraso Eusle bilakatu ziren. Zehazki maiatzaren 8tik 26ra, hiru astez, euskarari eusteko jarrera hartu zuten dozenaka gurasok eta Galtzaundi Euskara Taldeak koordinatuta esperientzia arrakastatsua lortu zen.…
KATTALIN MINER IZANGO DUGU IRAKURLE TALDEAN
Galtzaundi Irakurle Taldearen azaroko saioan izango dugu Kattalin Miner idazlea. Azaroaren 22an, asteazkena, Minerren ‘Nola heldu naiz ni honaino’ lana jorratuko du irakurle taldeak Tolosako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera eta horretarako, idazle hernaniarra izango da saioan bertan, liburua landu dutenekin…
ESKATU ERRIGORAREN SASKIAK GALTZAUNDIN EDO ONLINE!
Nafarroa hegoaldeko nekazaritzari eta eta euskalgintzari bultzada emateko asmoz, Errigoraren saskiak erosteko kanpaina martxan da udazken honetan ere. Azaroaren 14ra bitarte, saskien eskaera egiteko aukera egongo da. Bi saski desberdin eskatzeko aukera izango dira aurtengoan ere, bakoitza 50 euroko prezioan…
Anje Duhaldek bere ibilbidearen errepasoa egin du
Anje Duhalde musikari arrangoiztarra izan da Sormenetiken protagonista berria. Musikari lapurtarra elkarrizketatzen Garbiñe Ubeda tolosarra izan da. Argia astekarian kazetari, entziklopedia egile, diseinugintzan eta idazle moduan ere lan egina da Ubeda. Elkarrekin, Anje Duhalderen musika ibilbidea errepasatu dute. Lapurtarra luze eta zabal…