Maiatzeko saioan Hassan Blasim idazle irakiarraren ‘Kristo irakiarra’ liburua jorratuko du Galtzaundiko irakurle taldeak, Ana Isabel Moralesek itzulia. Hitzordua maiatzeko azken asteazkenean izango da, hilak 30, 19:00etan Tolosako Kultur Etxean. Beti bezala Yurre Ugartek dinamizatuko du irakurle taldea eta bertan…
Albisteak
Maiatzaren 4an, Baliarrainen eta Hernialden ditugu saioak
Azken txanpan sartu da ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa eta hurrengo geldialdiak Baliarrainen eta Hernialden egingo ditu. Bi saioak egun berean izango dira, maiatzaren 4an, ostiralez, 19:00etan Baliarrainen eta 20:00etan, Hernialden. Hitzaldi ziklo honen helburua euskararen gaian herri bakoitzak…
Hiru hitzaldi emango ditugu aste honetan
Larraulen, Elduainen eta Bidania-Goiatzen izango gara Galtzaundi Euskara Taldeko kideak aste honetan, ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloari jarraipena ematen. Eskualdeko 20tik gora herri igaro ostean, gure inguruan euskarak duen egoerari buruz hiru herri horietan hitz egiteko tartea hartuko dugu…
Tolosan Euskaraldia antolatzen: Hasi gara!
Martxoan egindako bilera irekian erabaki zen Tolosak Euskaraldian parte hartzea. Dagoeneko izena emanda du Tolosak eta eskualdeko hainbat herrirekin batera agertzen da euskaraldia.eus webguneko mapan. Erabakia hartuta eta lehenengo bileran hainbat gai jorratu eta gero, Euskaraldia Tolosan antolatzeko bigarren saioa…
Errigoraren olioa jasotzeko prest!
Dagoeneko Galtzaundiren bulegoan ditugu Errigoraren bidez eskatutako olio eskariak. Astelehenean, asteartean eta asteazkenean (apirilak 16-17-18) jaso ahal izango dira enkarguak, goizez edo arratsaldez. Ohiko moduan, eskaria hartzerakoan eskudirutan ordaindu behar da. Kontserbak eskatu zituztenek ekainean jasoko dute enkarguaren bigarren zatia.…
Euskaraz bizi a(ha)l gara Adunan? Hurrengo saioa
Tolosaldeko herrian erdiak bisitatu ostean, Adunara iritsiko da ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa. Saioa apirilaren 18an, asteazkena, izango da herriko kultur aretoan, 18:00etatik aurrera. Bi galdera formulatuz herriko eta eskualdeko euskararen egoerari buruz hausnartzea izango da saioaren helburu nagusia:…
Lizartzan eta Gaztelun euskaraz bizi a(ha)l gara?
Dagoeneko Tolosaldeko herrien erdietan eskaini dugu ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara? hitzaldia eta apirilean ere horretan jarraituko dugu. Hileko bigarren astean, Lizartzara eta Gaztelura iritsiko da hitzaldi zikloa eta bertako herritarrekin euskararen egoerari buruz hausnartzeko tartea hartuko dugu Galtzaundi Euskara Taldeko…
‘Jenisjoplin’ landuko du irakurle taldeak apirilean
Hilabetero bezala, Galtzaundi irakurle taldeak beste irakurgai bat landu eta horri buruz hitz egiteko tartea hartuko du. Oraingo honetan Uxue Alberdiren Jenisjoplin eleberria izango da aukeratutako irakurgaia. Saioa apirilaren 26an, osteguna, izango da Tolosako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Honenbestez, liburua…
Antolatuko al dugu Euskaraldia Tolosan?
Gure inguruan euskararen erabilera handitzeko, hamaika eguneko ariketa bat proposatu da 2018rako: Euskaraldia. Euskal Herri mailan euskal hiztunak aktibatzea da egitasmoaren helburua eta horretarako, herri bakoitzak erabaki beharko du Euskaraldian parte hartuko duen edo ez. Hamaika egun horietan zehar, Ahobizi…
Abaltzisketa, Alkiza, Amezketa eta Asteasu dira hurrengo geltokiak
Aste honetako hitzaldiekin ez dugu amaitu baina datorren astera begira ere, eskualdeko hainbat herritan ditugu hitzaldiak antolatuta. ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldia dagoeneko dozena bat herritan eskaini dugu eta jendearen aldetik erantzun bikaina jasotzen ari da ekimena. Hurrengo astean, berriz,…