2018ko neguan Tolosaldeko 16 eta 18 urte arteko gazteen kultur kontsumo ohituren inguruko ikerketa egin du Galtzaundi Euskara Taldeak. Ikerketa hori eskualdeko batxilergoko eta lanbide heziketako ikasleekin gauzatu da eta kultur eskaintzari eta kontsumoari buruzko datu esanguratsuak atera dira bertan.…
Albisteak
Araba Euskarazera autobusez joateko aukera Galtzaundirekin
Arabako ikastolen festa ospatuko da ekainaren 16an, Gasteizen. Bertara joateko autobusak antolatzen ari da Galtzaundi Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik. Izen ematea irekita dago ekainaren 13a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 12 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 10…
Sormenari buruz idazlearen ikuspegitik
Larunbatean egin da Sormenetik egitasmoaren urteko lehenengo saioa. Oraingoan, Garbiñe Ubeda idazle tolosarra elkarrizketatu du Yurre Ugartek eta bien artean, Ubedaren ibilbidea errepasatu dute. Bere bizitzari eta ibilbide profesionalari buruz hitz egiteaz gain, gaur egun Euskal Idazleen Elkartearen erronkak zein…
Tolosaldeko Euskararen Mahaia Udaltop jardunaldietan
Bi egunez, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean elkartu diren Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiako, Nafarroako, Lapurdiko eta Nafarroa Beherako euskara teknikariak, arduradun politikoak, irakasleak, hizlariak eta beste hainbait esparruetako langileak. Udaltop, Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak 210 partaide izan ditu eta beste askoren artean,…
Gazteek zein helduek gozatu dute Asier Kidamen magiarekin
Galtzaundi tabernako maiatzeko kultur ekitaldian magiari egin diogu tartea. Asier Kidam mago gazteiztarrak eskainiko du saioa haur, gazte zein helduen gozamenerako eta bertaratutakoek ederki pasa dute Kidamen magia erakustaldiarekin.
Irizibarko karobia bisitatu dute Tolosaldeko mintzalagunek
Ikasturtean zehar, hainbat ekimen desberdin antolatzen ditu Galtzaundi Euskara Taldeak mintzalagunentzat: kantu saioak, pintxo potea, merienda… Eta udaberrian, eskualde inguruko toki esanguratsuren batera irteera antolatu ohi da, euskarazko gida baten laguntzaz leku berriak ezagutzeko. Aurtengoan, Zizurkilen dagoen Irizibarko karobia bisitatu…
Garbiñe Ubeda izango da Sormenetiken
2019ko lehenengo saioa egingo du larunbatean Sormenetikek Oria ibaiaren bazterrean. Oraingoan, Garbiñe Ubeda kazetari eta idazle tolosarra izango da protagonista eta bere ibilbidearen errepasoa egingo du Yurre Ugarteren galderei erantzunez. Saioa 12:00etan hasiko da, Tolosako Zerkausiko azpialdean TAK arraun klubak duen…
Lucio Urtubiaren biografia ilustratua landuko du irakurle taldeak
Harkaitz Canoren bisitaren ondoren, ikasturteko azkeneko saioa egingo du Galtzaundiren irakurle taldeak ekainaren 12an. 19:00etatik aurrera, Lucio Urtubiaren biografia ilustratua landuko da Gerezi garaia eleberri grafikoaren bitartez. Mikel Santos Belatz marrazkilariak sortu du Lucio Urtubia anarkista ekintzailearen komiki biografia Txakapartaren enkarguz.…
Harkaitz Cano izan da irakurle taldean
Maiatzeko saioan Harkaitz Cano idazle lasartearrarena bisita jaso du Galtzaundiren irakurle taldeak. Imanol Larzabalek inspiratutako Fakirraren ahotsa nobelaren inguruan hitz egin dute saioan zehar.
Sortzen jaian eguraldiak sortutako arazoei aurre egiten laguntzeko deia
Euskal Eskola Publiko berriaren aldeko Sortzen elkarteak larunbatean ospatu du urteroko festa. Eguraldiak ez du lagundu eta euria izan da nagusi maiatzeko 3. asteburuan. Horren ondorioz, egitaraua betetzea ezinezkoa izan da eta egitarauaren zati handi bat eta haurrentzako goizean zehar…