Sormenetik egitasmo lehen saioa egin da larunbatean Tolosako Zerkausiaren azpialdean. Jende andana bildu da Uxue Alberdi eta Eider Rodriguez idazleen esanak entzuteko Ane Urkolaren gidaritzapean. Feminismoa erdigunean jarrita, euren bizipenez, sormen prozesuez, bizitzan zehar ezarritako mugez edota askatasunaz aritu dira,…
Albisteak
Uxue Alberdi eta Eider Rodriguez izango dira protagonistak Sormenetiken
2020ko lehenengo saioa egingo du irailaren 12an Sormenetikek. Oraingoan, Uxue Alberdi eta Eider Rodriguez idazleak izango dira protagonistak eta feminismoak bertsolaritzan eta literaturan duen tokiaz hitz egingo dute, Haritz Azurmendiren galderei erantzunez. Saioa 12:00etan hasiko da, Tolosako Zerkausiko azpialdean TAK arraun klubak…
Tolosaldera egokitutako eskaintza zabala aurkeztu dute Aitzol eta AEK euskaltegiek
Tolosaldean lanean diharduten Aitzol eta AEK euskaltegiek 2020-2021 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu dute Anoetan. Euskaltegiekin batera aurkezpenean izan dira eskualdeko zenbait udal, UEMA eta Galtzaundi Euskara Taldeko ordezkariak. Aitzol Udal Euskaltegiko zuzendari Maixabel Zubillagak eta Andoain eta Tolosaldeko AEK-ko zuzendari…
Tolosako saltokien erdiek baino gehiagok bermatu dute euskara COVID-19ari buruzko mezuetan
COVID-19arekin zerikusia duten mezuen %56etan bermatu dute euskara Tolosako saltokiek beren erakusleihoetan. 2018ko azterketarekin alderatuz gero, 20 puntuko gorakada egon da saltokietako mezuetako euskararen presentzian. Saltoki txikiek, zerbitzuen alorrekoek eta ostalaritzakoek euskara gehiago darabilte saltoki edota kate handietakoek baino. COVID-19ak…
Iraileko saiorako irakurgaia: ‘Gerrak ez du emakume aurpegirik’
Abuztuan ez du saiorik egingo Galtzaundiren irakurle taldeak baina definitu da iraileko saiorako irakurgaia dagoeneko. Iraileko saioa zein egunetan egingo den oraindik finkatu ez bada ere, Svetlana Aleksiévich idazle eta kazetari bielorrusiarraren ‘Gerrak ez du emakume aurpegirik’ saiakera izango da landuko…
Tolosaldeko 24 herrik eman dute izena udazkenean egingo den Euskaraldian
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa Euskal Herri osoan. Dagoeneko, eskualdeko 24 herrik eman dute izena eguneroko hizkuntza ohituretan eragitea helburu duen ariketan parte hartzeko. Horrenbestez, Euskaraldia prestatzeko lanetan hasita daude herri horietako batzuk, eta beste zenbait…
Amaitu dute ikasturtea Mintzalagun taldeek
Uztailean eman diote amaiera ikasturteari Mintzalagunek. Irailaren amaieratik aurrera, eskualdeko bederatzi herritan aritu dira taldeak astero-astero euskara modu informalean praktikatzen eta guztira, 120 pertsona elkartu dira ekimenean. Gainera, osasun larrialdi egoerak bultzatuta, hainbat taldek hitzorduak on-line ere izan dituzte itxialdian…
Lau hilabeteren ostean, presentzialki agurtu du ikasturtea irakurle taldeak
Apirileko, maiatzeko eta ekaineko hitzorduak telematikoki egin ondoren, uztailaren 8an presentzialki egin du saioa Galtzaundiren Irakurle Taldeak Tolosako Alondegia plazako estalpean. Itxialdiaren ondorioz, martxoko saioa bertan behera utzi zen eta horren ondorioz, uztaileraino luzatu du aurten ikasturtea irakurle taldeak. Azken…
Kike Amonarriz elkarrizketatu dute Egun On Euskadi saioan
Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakari eta Topaguneko presidente Kike Amonarriz elkarrizketatu du Iban Garatek Egun On Euskadi saioan. Euskarak pandemiaren eraginez bizi duen egoerari buruz hitz egin du Amonarriz, aktualitateko hainbat gairen inguruko irakurketa egitearekin batera.
Formakuntza saioa izan dugu Orendainen
Ekainaren 20an barne formakuntza saioa egin du Galtzaundik bere oinarri sozialeko eta azpi-taldeetako zein zuzendaritzako kideekin. Saioa Orendaingo Kultur Etxean egin da eta bertan, euskalgintzaren egituraren eta historiaren xehetasunak jaso dituzte galtzaundikideek. Horretarako, saioa baino lehen Euskalgintzaren egiturari eta euskaltzaleen…










