Errigoraren saskiak eskatzeko aukera azaroaren 12ra arte

Urriaren 24tik azaroaren 12ra izango da Errigorako saskien kanpainaren 2020ko edizioa. Iaz bezala, produktu bikainez osatutako hiru saski daude aukeran eta, auzolanari esker, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da.

Baina aurten, elkartasuna biderkatu nahi dute antolatzaileek. Pandemiak eragindako nahas-mahasa dela eta, ikastolen jaialdiak eta Sortzenen jaia ezin izan dira egin eta Korrikarik ez da izango datorren udaberrian. Egoera honen aurrean ardura hartu nahi izan dute eta, beraz, saski bakoitzeko 5 euroko ekarpen gehigarria eskatuko dute. Saski beltza eskatzekotan, 55€ ordainduko dituzu, trukean, saskiaz gain, Korrikaren katilua jasotzeko eta AEKri diru hori zuzenean bideratzeko, Korrika ez egiteak eragingo dion diru-galera arintzen laguntzeko. Saski berdea eskatzekotan, 65€ ordainduko dituzu, eta saskiaz gain, Seaskaren egutegia jasoko duzu eta Seaskari diru hori zuzenean bideratuko zaio, Herri Urrats ez egiteak eragin dion diru-galera arintzen laguntzeko. Saski zuria eskatzekotan, 75€ ordainduko duzu, saskiaz gain, D ereduaren haziak jasotzeko eta Sortzeni diru hori zuzenean bideratzeko, urteroko jaia ez egiteak eragin dion diru-galera arintzen laguntzeko.

Azaroaren 12ra arte (azken hau barne) izango da eskaerak egiteko aukera. Herriz herri presentziazko eskaerak egiteko aukera izango da, baina bizi dugun egoera dela eta, ohiko eskaera-puntu izan ohi diren taberna, elkarte eta bestelako toki asko itxita ditugu. Beraz, aurten inoiz baino gehiago, eskaera egiteko modu eroso eta eraginkorrena online egitea. Ordainketa egiteko bi aukera izango dira: online, txartel bidez ordainketa aurretiaz eginda utzi ahal izango da, baina, nahiago bada, saskiak jasotzean ordaintzea ere posible da. Banaketa-gunea aukeratzean zehaztutako egun eta orduetan joan beharko da saskien bila. Edonola ere, eskaera-prozesua amaituta e-mail bat jasoko da egindako eskaeraren berri emanez eta eskaeraren bila noiz joan behar den gogoraraziz.

EGIN ESKARIA ONLINE ETA JASO GALTZAUNDIN

SASKIAK

Saski beltza – betikoa

55 euro

Errigoraren saskiak eskatzeko aukera azaroaren 12ra arte 15

Produktuak: orburuak, pikillo marmelada, pikillo piperrak, zainzuri zuriak, teilak, tomate frijitua, mertxika almibarretan, oliba-olio birjina estra, kardua, mahats-zukua, botila ardoa, piper-mamia + Korrikaren katilua.

Saski berdea – ekologikoa

65 euro

Errigoraren saskiak eskatzeko aukera azaroaren 12ra arte 17

Produktuak: txitxirioak, ardo-ozpina, oliba-olio birjina estra, barazki-menestra, pasta, orburuak, pikillo piperrak, arroza, zainzuri zuriak, botila ardoa, udare-zukua + Seaskako egutegia.

Saski zuria – berezia

75 euro

Errigoraren saskiak eskatzeko aukera azaroaren 12ra arte 19

Produktuak: orburuak, pikillo piperrak, zainzuri zuriak. botila kriantza, txokolatezko zigarretak, patxaran-pastak, patxarana, oliba-olio birjina estra, ardozu zuri apartsua, arbendol-polboroiak + D ereduaren haziak.

Zer da Errigora ekimena?

Aurtengo kanpainarako hautatu duten leloak dioen bezala, egiten duguna gara. 2013an kanpaina lehenengoz egin zutenetik, gure ekintzen jabe egiteko bide bat eskaini nahi izan dute Errigorakoek. Herritarren erantzuna txalogarria izan da eta, dagoeneko, 1.200.000 bat euro bideratu ditu proiektuak Tuterako, Lodosako eta Vianako ikastoletara, Erriberako AEK-ra eta hezkuntza publikoan D ereduko lerro berriak zabaltzeko Sortzen elkarteak abiatutako proiektuetara. Ezinbesteko ekarpena izan da zonaldean euskaldunak sortzen jarraitzeko. Tamalez, oraindik asko dago egiteko eta, beraz, aurtengo kanpainak emango duen ekarpena zeregin horretara bideratzen jarraituko dute. Gainera, aurtengo elkartasun-proposamen bereziari esker, saskiko 5€ gehigarri emango zaizkie AEK-ri, Seaskari eta Sortzeni, Korrika, Herri Urrats eta Sortzenen jaia ez egiteak eragingo dien diru-galera arintzen laguntzeko.