Tolosaldeko ariguneak: Ama taberna

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren berrikuntza nabarmenetakoa da ariguneena, era guztietako erakunde, enpresa eta elkarteetan sortzen diren euskara erabiltzeko gune babestuena. Tolosaldean 290 entitatek eman dute izena Euskaraldian eta horietako bat da Tolosako Ama taberna.