Nafarroako olioa eta kontserbak eskatzeko aukera Errigorarekin

Bueltan da olio eta kontserben Errigorako kanpaina. Eskaerak otsailaren 27tik martxoaren 15ra (azken hau barne) egin daitezke Galtzaundiren bulegoan edota online. Oliba-olioa martxoaren amaieran edo apirilean jaso ahalko da eta kontserba, arroz eta pasta-sortak maiatzean. Ordainketa egiteko bi aukera izango dira: online, txartel bidez, edo, nahiago bada, produktuak jasotzean, eskudirutan.

Produktuak formato handian eskaintzen dira: oliba-olio birjina estra 5 litroko bidoietan eta pasta, arroza eta kontserbak 12 ontziko sortetan (esaterako, zainzuriak nahi badituzu, 12 ontzikoa da egin dezakezun eskaera txikiena). Ideia ondorengoa da: urtean behin urte guztirako eskaera egiteaNafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina gure eguneroko kontsumo ohiturez harro egoteko bide bat da: Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estrarekin, kontserbekin, arrozarekin eta pastarekin urte guztirako despentsa betetzea proposatzen dizugu, ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta produktuok zure herrian jasotzeko aukera emanez.

EGIN ESKAERA ONLINE HEMEN

Nafarroako olioa eta kontserbak eskatzeko aukera Errigorarekin 7