Mintzatxotx egunean parte hartu dute Mintzalagunek

Zortzigarren urtez antolatu da Mintzatxotx eguna eta Tolosaldeko mintzalagun talde bat ere bertan izan da. Euskal Herriko hainbat txokotako mintzalagunak elkartu dira egun honen aitzakian, hala nola, Donostia, Hondarribia, Irun, Doneztebe, Elizondo, Iruñea eta Lizarrako parte hartzaileak izan dira bertan sagardoaren bueltan euskara praktikatu eta egun paregabea pasatzeko. Guztira 100 lagun inguru izan dira Lesakako Linddurenborda sagardotegian bazkaltzen. Bazkaldu ondoren,  kupelen bueltan euskaraz hitz egin, harreman berriak sortu eta kantuan aritzeko aukera izan zuten mintzalagunek.

Mintzatxotx egunean parte hartu dute Mintzalagunek 15 Mintzatxotx egunean parte hartu dute Mintzalagunek 17 Mintzatxotx egunean parte hartu dute Mintzalagunek 19