Entitateei Euskaraldia nola aurkeztu lantzeko saioak herrietako taldeentzat

Euskaraldiaren bigarren edizioko nobedade nagusia entitateen parte hartzea da. Tolosaldeko hainbat herrietan taldeak lanean hasi dira 2020ko Euskaraldiari begira eta uda aurretik egin beharreko zeregin garrantzitsuenetakoa izango da Euskaraldia entitateei aurkeztu eta parte hartzera gonbidatzea. Horregatik, elkarte, ikastetxe, kirol talde, komertzio edota enpresetara Euskaraldia azaltzera joatean esan beharrekoak lantzeko saioak antolatu ditu Galtzaundik Tolosaldeko herrietako Euskaraldiko antolatzaile taldeentzat. Hauek dira bi saioen datak:

  • Martxoak 12, osteguna. 18:30etan, Tolosako Kultur Etxean.
  • Martxoak 17, asteartea. 18:30etan, Villabonako Subijana etxean.

Bi datetako batera herri batzorde bakoitzetik bina pertsona etortzea komeni da. Asistentzia konfirmatzea eskatzen da euskaraldia@galtzaundi.eus-era idatzita edo 688 738 417 telefono zenbakian.