Aurtengoa Euskaraldiaren hirugarren edizioa da, eta aurtengo leloa `Hitzez ekiteko garaia´ dugu. Hitzez hitzarekin hasten da leloa, gurea ez delako euskararen alde egotea ezta euskararen aldeko ekimena antolatzea ere; gure helburua Euskaraldia hitz eginez egiten da. Ekiteko hitzak ordea, ekintzara…
Albisteak
Josevisky komikigilea Ibarrako Uzturpe ikastolan
Joseba Larretxe, Josevisky izenez ezaguna, komikigile eta ilustratzailea da eta hainbat lan kaleratu ditu 2005ean Basauriko Ganorabako komiki lehiaketan lehenengo saria irabazi zuenetik. Liburuetako ilustrazioak, diskoen azalak, bideoklipak, komiki zintak, aldizkarietako azalak eta askoz ere gehiago. Hau guztiaz gain, ikastaroak…
Olga Tokarczuken `Erabili goldea hilen hezurren gainetik´ urriko saioan
Urriako saioan Olga Tokarczuk, idazle Poloniarrak, 2020an argitaratu zuen`Erabili goldea hilen hezurren gainetik´eleberriaren inguruan hitz egiteko tartea egongo da irakurle taldean. Saioa 19:00etatik aurrera egingo da, Tolosako Kultur Etxean eta ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du taldeko dinamika. Janina Duszejko…
Tafallako Nafarroa Oinezera autobusez joateko aukera
Beste urtebetez, Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Tafallara joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 20an. Izen ematea irekita dago urriaren 13a, osteguna,…
Errigora eta Lurtaro izan dira Sormenetiken
Larunbatean, Lurtaro elkarteko Maddi Sarasola eta Errigora ekimeneko Iker Ajuriagerra izan dira protagonista Jakoba Errekondok gidatu duen Sormenetik saioan. Saioak, sormenari eta euskal kulturari gogoeta egiteko parada paregabe dira eta Sarasolak eta Ajuriagerrak, elikadura burujabetzaren eta beraien esperientzien, ekimenen sorreraren…
Urriaren 3tik aurrera fruta eta barazki saskiak zozketatuko dira saltokietan
Ibarrako, Tolosako eta Villabonako fruta dendek `Nire frutak zuretzat´ kanpainan parte hartuko dute. Kanpainaren helburu nagusia, denden hizkuntza paisaian euskara presente egotea da, eta horretarako eta bidea egiten laguntzeko, baliabideak eta bitartekoak eskaini zaizkie parte hartzaileei. Merkatari bakoitzarekin banakako lana…
Ibarran boluntarioak behar dituzte Auzokorako
Urteak daramatza Auzoko egitasmoak Ibarran. Ibarrara etorri berriak direnei, eta euskal kultura ezagutzen ez dutenei gure kultura eta hizkuntza transmititzeko egitasmoa da. Ibarrara etorri berriak, eta Ibarra ondo ezagutzen dutenak elkartzen dira bertan, eta herria, ohiturak, hizkuntza eta beste hainbat…
Lagunduko al zenuke Euskaraldia antolatzen?
Hementxe dago Euskaraldiaren hirugarren edizioa, eta aurten lan egiteko modu berri batekin antolatuko da ekimena Tolosaldean. Ekintza zehatzetarako eta momentu puntualetan boluntarioak behar dira; euskaltzaleen laguntza ezinbestekoa da horretarako. Orain hasi eta abenduaren 3ra bitarte egin beharreko lanak honakoak dira:…
Martxan da XV. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatu du Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa aurtengo udazkenean. 15. aldiz antolatu da euskarazko komikigintza sustatu asmo duen lehiaketa eta adinaren araberako lau kategoria izango ditu lehiaketak. Euskarazko komikigintza eta sormena sustatzea du helburu Galtzakomik lehiaketak,…
Elikadura burujabetza izango da hizketagai Sormenetiken
Urriaren 1ean izango da Sormenetiken urteko bigarren saioa. Oraingoan, elikadura burujabetza izango da saioan landuko den gaia eta horretarako, gaia bultzatzen diharduten bi mugimendu izango dira protagonistak Sormenetiken: Lurtaro Tolosaldeko elkartea eta Errigora ekimen herritarra. Lurtaro elkarteko Maddi Sarasola eta…










