Ibarra-Galtzakomikeko lanak biltzen dituen liburuxka argitaratu du Galtzaundik

Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketaren hamabosgarren urteurrena dela eta, 2021eko eta 2022ko lan irabazleak biltzen dituen liburuxka argitaratu du Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean.

Euskarazko komikigintza eta sormena sustatzea du helburu Ibarra-Galtzakomik lehiaketak. Euskara hutsean Euskal Herrian antolatzen den bakarra da eta Euskal Herri osotik jasotzen dira lanak urtero. Aukera paregabea izaten da euskarazko istorioak komiki bihurtzen dituzten artista gazte eta helduentzat.

Hamabosgarren urteurrena ospatzeko, XIV. Eta XV. edizioetan saritutako lanak biltzen dituen liburuxka argitaratzea erabaki du Galtzaundi Euskara Taldeak. Liburuxkarekin, azken hamabost urte hauetan komikiak aurkeztu dituzten guztiei eskerrak ematea eta lehiaketari ikusgarritasuna ematea lortu nahi izan du Galtzaundik. Horregatik, liburuxka, saritutako lanen egileei banatzeaz gain, eskuratu nahi duen edonork, Ibarrako udalean, Kultur Etxean eta Galtzaundiren egoitzan izango ditu eskuragai, doan. 610 izan dira, azken bi edizioetan Euskal Herri osotik lehiaketara aurkeztu diren komikiak eta bertan saritutako lanak ikusteko aukera egongo da liburuxkan.  Kategoria bakoitzeko lehenengo saria, bigarren saria eta Ibarrako onena hain zuzen ere. 

Datorren urtean, XVI. edizioa izango du euskara hutsezko komiki- lehiaketak eta komikia eta marrazkigintza pasio duen edonori gonbidapena luzatzen diogu, bertan parte hartu eta euskarazko komikiak sortuz disfrutatzera.