Atari koloretsuak Euskararen Nazioarteko Egunean

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Galtzaundik etxe atariak apaindu nahi izan ditu herritarren arreta bereganatzeko. ‘Maitatu eta egin ez, berdintsu latinez’ leloarekin, euskaldun zein erdaldunen kontzientziak piztea izan da ekintzaren asmoa. Abenduaren 3an sare sozialak mezu positibo eta euskaldunez betetzen baitira, baina eguneroko pausu txikiek dute benetako garrantzia. Horrexegatik, eskualdeko ia herriz guztietako etxe atariak kartel koloretsuarekin esnatu dira abenduaren 3an.

Kartelarekin gainera, Tolosaldean gehien erabiltzen diren hizkuntza ezberdinetan ere eman nahi izan da Euskararen egunaren berri. Euskaraz hitz egiten ez dakitenek ere euskararen alde egin dezaketelako, gaztelaniazko, arabierazko, errumanierazko eta portugesezko testuak ere irakur daitezke bertan. Beraz, maitatzeaz gain, egin dezagun Tolosaldean ere euskaraz. Tolosaldean, euskara betean!

Testua hainbat hizkuntzetan:

   Euskara        Castellano         عربي

   Română     Português

Euskararen Eguna Tolosaldean – AGENDA

 

Atari koloretsuak Euskararen Nazioarteko Egunean 15 Atari koloretsuak Euskararen Nazioarteko Egunean 17 Atari koloretsuak Euskararen Nazioarteko Egunean 19