Maitatu eta egin ez, berdintsu latinez

Abenduaren 3a da Euskararen Nazioarteko Eguna: egun honetan ospatzen dugu gure hizkuntzaren eguna. Zure etxe atarian edota buzoian aurkitu duzun kartel honen bitartez, horren berri eman eta kontzientziak piztu nahi ditugu. Izan ere, Euskararen Eguna dela eta, oso ohikoa da hizkuntzaren aldeko mezuak eta hitz onak entzutea; baina euskaraz hitz egitea da gure hizkuntzaren alde egin dezakegun ekintzarik onena. Euskaraz egitea baino maitasun proba hoberik ez dago gaurko egunean, eta urteko egun guztietan ere bai, noski. Horri begira sortu dugu kaleetan zabaldu dugun eslogana: ‘Maitatu eta egin ez, berdintsu latinez’.

Hala ere, aipatu, guztion esku dagoela euskararen normalizazioa: euskaldunen eta erdaldunen esku. Gure hizkuntzak hiztun gehiago behar ditu, noski, baina euskaraz hitz egiten dutenekiko jarrera positiboa izateak ere asko laguntzen du. Horregatik, euskaraz hitz egiten ez dakizuenek ere baduzue gure hizkuntzaren alde egiteko aukera: euskaraz ulertzen baduzue euskaldunari euskaraz zuzentzeko esanez, euskarazko hitzak erabiliz, eta noski, euskara ikasiz. Euskaldunari euskaraz egiten uztea, euskararen alde egitea baita.

Izan ere, Euskal Herriko eskualderik euskaldunena da gurea; eta noski, baita mundu mailako euskaldunena ere. Horregatik, erantzukizun berezia dugu bertako biztanleok euskararen berrindartzean. Hemen ez badugu egiten, non? Tolosaldean, euskara betean!