TOLOSALDEKO KALEETAKO HIZKUNTZA ERABILERA NEURKETAREN EMAITZAK

Galtzaundi Euskara Taldearen eta UEMAren arteko lankidetzari esker egin da lehenengo aldiz, Tolosaldeko 28 herrietako Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketa. Azterketa honek emandako datuak interpretatu ditu Soziolinguistika Klusterrak eta Tolosaldeko 28 herrietaz aparte, UEMAko kide diren gainerako herrietan ere egin da kale neurketa. Tolosaldeko herri batzuk UEMAko kide ez direla kontutan hartuz, Galtzaundi Euskara Taldeak garrantzitsutzat jo du eskualde mailako diagnostikoa gauzatzeko aukera hori aprobetxatzea. Beraz, Galtzaundi Euskara Taldearekin lankidetzan, Tolosaldeko UEMAkoak ez diren beste hamahiru herritan ere burutu da Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketa. Hala, Tolosaldeko udalerrien informazio osatuagoa eskuratu ahal izan da.

Kale-Neurketetan erabiltzen teknika behaketa zuzena da; hau da, ezertxo ere galdetu gabe, neurtzaileek herriko kaleetan zehar topatzen duten jendeak darabilen hizkuntza jasotzen da. Behaketa hauen bitartez baina, ezin da ziurtatu kalean hizketan ari diren hiztun guztiak herrikoak direnik. Horregatik, ez da egokia neurtutakoa herriko biztanleen hizkuntza-erabilera dela esatea, izan ere, neurtutakoa herriko kaleetan jaso den erabilera da. Ondorioz, emaitzek erakusten dutena herriko kaleko hizkuntzen erabilera da, ez herriko biztanleena. Azkenik, aipatu, Tolosaldeak 28 herri barnebiltzen baditu ere, ikerketaren txostenean zehar Tolosaldearen orokortasunaz hitz egiten denean, 29 herri aipatzen direla, Legorreta bertan sartu dutelako.

Guztira, 46.508 solaskide behatu dira Tolosaldean. Kalean solaskideen %56,5 entzun da euskarazko elkarrizketetan. Gaztelaniazko elkarrizketetan entzun direnak %41,4a osatu dute, eta beste hizkuntza batzuen erabilera %2,1ekoa izan da.

TOLOSALDEKO KALEETAKO HIZKUNTZA ERABILERA NEURKETAREN EMAITZAK 15

Azterketak hainbat ondorio nagusi ere eman ditu:

  • Haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak: %73,8. Ondoren gazteen euskararen erabilerak du ehunekorik altuena: %69,2. Jarraian helduek jarraitzen diete, %51,3ko euskararen erabilerarekin. Euskara gutxien erabiltzen dutenak, berriz, adinekoak dira, %44,9a entzun baitugu euskaraz.
  • Emakumezkoak zertxobait gehiago darabilte euskara gizonezkoek baino adin-tarte guztietan, adinekoetan izan ezik. Gazteen kasuan, nabarmena da alde hori; emakumezkoek gizonezkoek baino ia 9 puntu gehigoko aldearekin erabiltzen baitute euskara.
  • Haurrak bakarrik (nagusirik gabe) daudenean %71,6 da euskarazko Nagusiek, euren artean (haurrik gabe) ari direnean, %46,5an darabilte euskara. Haurrek eta nagusiek osatutako taldeetan, berriz, %68,6ra igotzen da erabilera.

Gure eskualdeko udalerri bakoitzaren emaitzak eta herriko euskara indizia alderatzen dituen taula ere osatu dugu:

TOLOSALDEKO KALEETAKO HIZKUNTZA ERABILERA NEURKETAREN EMAITZAK 17

Galtzaundiko Imanol Artola felix eta Igor Agirrek Tolosaldeko Atarian egindako analisia ere irakurgai duzue: “Tolosaldeko kaleen lehenego erradiografia”.

Soziolinguistika Klusterrak osatutako txostena osorik duzue hemen:

TOLOSALDEKO KALEETAKO HIZKUNTZA ERABILERA NEURKETAREN EMAITZAK 19