Tolosako Mintzalaguna egitasmoan hiztun lanetan dabiltzan lagunetako bi elkarrizketatu ditugu. Ikusi, hausnartu eta, animatu!
Mintzalaguna
Euskara praktikatzeko taldeak dinamizatzen ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Euskaraz hitz egiteko beharra dutenei, astean ordubetez, talde txikian, euskara praktikatzeko aukera eskaintzen die.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Hitanoa praktikatzeko taldeak ikasturteko azken bilkura egin du
Hitanoa praktikatzeko taldeak 2014-2015 ikasturteko azken bilkura egin du. Bertaratutakoak gustura agertu dira egindako mintzapraktikarekin. Ikasturte berrian hitanoaren ezagutzan sakontzeko aukerak aztertzekotan geratu dira antolatzaileak.
Altzora irteera egin dute mintzalagunek
Hitz egiteko jarioa, entzumena eta ulermena lantzeko helburuarekin, Tolosako Mintzalaguna egitasmoan dabiltzan partaideek irteera egin dute maiatzaren 28an. 16etan, Galtzaundi euskara elkartean egin dute hitzordua. 17 lagun bertaratu dira eta, lau autotan banatuta, Altzora joan dira. Ipintza baserria ezagutu dute…
Janaria aitzaki, euskaraz aritzeko hitzordua egin dute mintzalagunek Lizardin
Tolosako Mintzalaguna egitasmoko talde ezberdinetan parte hartzen ari diren herritarrek merienda egin dute otsailaren 3an, Lizardi elkartean. Janaria aitzaki, pare bat orduz elkarrekin euskaraz aritu dira. 10 taldetan banatuta, 60 lagun inguru elkartzen dira astero-astero Tolosan euskara praktikatzeko. Horien erdiak…
Hika praktikatzeko taldea urtarrilaren 20an bilduko da
Hika praktikatzeko taldea urtarrilaren 20an bilduko da, Tolosako bidaiarien txokoan. 17etan egingo da bilkura. Hika hitz egiterakoan nahi eta ezina sentitzen baduzu, ondokoa aukera paregabea duzu. Josu Iztueta bidaiariak, Ebaristo Elduaien euskaltzaleak, Balentin Dorronsoro txirrindulari ohiak eta Mattin Amundarain euskaltzaleak…
Hika praktikatzeko taldea Tolosan
Hitanoaren erabilera sustatu asmoz, urtarrila eta ekaina artean hika praktikatzeko aukera egongo da Tolosan. Galtzaundi euskara elkarteak sustatuta, Josu Iztueta bidaiariak, Ebaristo Elduaien euskaltzaleak, Balentin Dorronsoro txirrindulari ohiak eta Mattin Amondarain euskaltzaleak dinamizatuko dute astean ordubetez bilduko den taldea. Bilkurak…