Euskaraldiaren edizio berria izango dugu azaroaren 18tik abenduaren 2ra eta herri batzordeak hasi dira lanean. Azaroaren hasieran izen-emateekin zentratzeko asmoa dute Adunarrek eta datozen asteetan txapak banatzen hastekoa. Herriak ere apaintzeko eta Euskaraldiari ikusgarritasuna emateko momentua badela ere aipatu du…
Euskaraldia
`Hitzez ekiteko garaia´ dugu aurtengo Ahobiziak eta Belarriprestak
Aurtengoa Euskaraldiaren hirugarren edizioa da, eta aurtengo leloa `Hitzez ekiteko garaia´ dugu. Hitzez hitzarekin hasten da leloa, gurea ez delako euskararen alde egotea ezta euskararen aldeko ekimena antolatzea ere; gure helburua Euskaraldia hitz eginez egiten da. Ekiteko hitzak ordea, ekintzara…
Lagunduko al zenuke Euskaraldia antolatzen?
Hementxe dago Euskaraldiaren hirugarren edizioa, eta aurten lan egiteko modu berri batekin antolatuko da ekimena Tolosaldean. Ekintza zehatzetarako eta momentu puntualetan boluntarioak behar dira; euskaltzaleen laguntza ezinbestekoa da horretarako. Orain hasi eta abenduaren 3ra bitarte egin beharreko lanak honakoak dira:…
EUSKARA HUTSEAN BIZI NAHIKO AL ZENUKE?
Ez dugu euskaraz hitz egiten nahiko genukeen guztietan. Batzuetan besteak euskararik ulertzen ez duelako izaten da; baina, gehienetan, gure ezinagatik izan ohi da, izan psikologikoak, izan emozionalak. Bada ezin horiek gutxiagotzeko doako ikastaroa jarri du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak. Parekoa…
Euskaraldiaren amaierako bideoa: ‘Kopla berriak erantzuteko jarriak
Galtzaundi Euskara Taldeak kantu bat egokitu du 2020ko Euskaraldiaren amaierarako. Mikel Artolak idatzi ditu kantuaren koplak eta Olaia Toral, Maider Iñurrita eta Iker Gonzalezek musikatu. Bideoan entzun daiteke abenduaren 4rako egokitutako abestua:
Maialen Lujanbioren hitzaldi arrakastatsua TOPICen
Galtzaundi Euskara Taldeak Euskaraldiaren aitzakian antolatutako bigarren saioa izan da Maialen Lujanbiok Tolosako TOPIC zentroan eskainitakoa. Bertsolari hernaniarrak hizkuntzaren eta sorkuntzaren inguruko gogoetak plazaratu ditu TOPIC aretoa bete duten entzuleen aurrean eta horretarako, bertsoez ere baliatu da Lujanbio.
Lan munduan euskarak dituen desafioez hitz egin du Etxebarriak
Euskaraldiaren aitzakian Galtzaundi Euskara Taldeak antolatutako bi hitzaldietatik lehena eman du Tolosako Kultur Etxean Elhuyarko Maddi Etxebarriak. Lan mundua euskalduntzeko beharraren aurrean enpresek egin ditzaketen pausoez aritu da Etxeberria eta bertaratu direnekin iritziak partekatzeko tartea ere hartu du.
Euskaraldiaren Tolosaldeko aldizkaria irakurgai
Galtzaundi Euskara Taldeak koordinatuta, Tolosaldeko euskarazko hiru komunikabideek, Aiurri, Tolosaldeko Ataria eta 28 Kanalak, elkarlanean gauzatu dituzte Euskaraldia gizarteratzeko zenbait ekimen. 28 Kanalak eskualdeko ariguneak ezagutarazteko bideoak sortu ditu. Bestalde, Aiurriren eta Tolosaldeko Atariaren artean sortu dute Euskaraldiaren aldizkaria, eskualdeko…
Bi hitzaldi lan mundua, sorkuntza eta hizkuntza aztertzeko
Euskaraldia martxan izango den 15 egunetan, bi hitzaldi antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Bi saioak Tolosako Kultur Etxean izango dira eta aldez aurretik, doako sarrerak eskuratu beharko dira. Hitzaldiak azaroaren 25ean eta abenduaren 3an izango dira, arratsaldeko 18:30etan. Lehenengoan, Elhuyar…
Tolosaldeko ariguneak: Larreta esnekiak
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren berrikuntza nabarmenetakoa da ariguneena, era guztietako erakunde, enpresa eta elkarteetan sortzen diren euskara erabiltzeko gune babestuena. Tolosaldean 290 entitatek eman dute izena Euskaraldian eta horietako bat da Orendaingo Larreta esnekiak.