Herri batzordeak Euskaraldiaren antolakuntzan lanean

Euskaraldiaren edizio berria izango dugu azaroaren 18tik abenduaren 2ra eta herri batzordeak hasi dira lanean. Azaroaren hasieran izen-emateekin zentratzeko asmoa dute Adunarrek eta datozen asteetan txapak banatzen hastekoa.

Herriak ere apaintzeko eta Euskaraldiari ikusgarritasuna emateko momentua badela ere aipatu du Iñigo Otaegi, Villabonako batzordeko kideak. Garrantzitsua baita Euskaraldiko egunetan hizkuntza ohiturak aldetzeko ahalegina egiten ari garela presente izatea.

Ikusi bideoa osorik: