Eskola Hiztun Bila jardunaldiaren 22. edizioa egin da aste honetan, Gasteizko Europa jauregian, “Normalkuntza proiektua garatzeko gako diren zenbait esparru” lelopean. Bi egunetan, asteartean eta asteazkenean, ikastetxeetan hizkuntza normalizazioaren arloan lanean ari diren 400 teknikari eta profesional inguruk eztabaidarako eta…
Albisteak
Altsasuko Nafarroa Oinezera autobusez Tolosaldetik
Urriaren 21an ospatuko da Nafarroa Oinez Altsasun. Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldetik autobusak antolatu ditu bertara joateko eta izen ematea irekita dago urriaren 18a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 10 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 8 euro). Izena emateko lekuak …
[BIDEOA] Euskara da gure indarra
Entrenamendua dute Anderrek eta Unaik. Gaurkoan, ordea, aldaketa garrantzitsua nabaritu dute: txipi entrenatzailea belarripresta dela ohartu dira. Ez zuten uste entrenatzailearekin euskaraz hitz egin ahal zutenik.
Urriko irakurgaia: ‘Baleak ikusi ditut’
Galtzaundiren irakurle taldearen urriko saioan Javier de Isusi komikigile bizkaitarraren ‘Baleak ikusi ditut’ nobela grafikoa landuko da. Hitzordua hilabeteko azken asteazkenean izango da, hilak 24, 19:00etan Tolosako Kultur Etxean. Beti bezala Yurre Ugartek dinamizatuko du irakurle taldea eta saioa guztiz…
Harrera beroa Izaro Andresi Sormenetiken
Jendetza elkartu da Oria ibaiaren bazterrean Sormenetiken seigarren saioan. Izaro Andres musikari mallabitarra izan da protagonista elkarrizketan. Miriam Arandia kazetariak gidatu du saioa eta berarekin batera parte hartu dute Xabi Zeberio eta Garazi Esnaola eskualdeko musikariak. Zeberiok kolaborazioak egin izan…
Ibarrako Galtzaundi tabernaren inaugurazioa, ostegunean
Galtzaundi Euskara Taldeak proiektu berri bati hasiera emango dio ostegunean. Urriaren hasieratik aurrera, Galtzaundi taberna irekiko du euskara taldeak Ibarrako plazan. Inaugurazio ekitaldia ostegunean izango da, hilak 4, 19:30etatik aurrera. Ekitaldiari Pituxa clownak emango dio hasiera eta aurkezpen ofiziala egin…
Egin jauzi eta bihurtu Mintzalagun Tolosaldean!
Euskaraldia ate joka dugu. Azaraoren 23tik abenduaren 3ra bitarte, Euskal Herri osoan Hamaika egunez euskaraz arituko gara, eta euskara entzungo dugu. Ariketa aproposa da Euskaraldiak proposatzen duena, baina hamaika egunetara mugatu ordez, zergatik ez urte osoan mantendu? Horretara dator aurten…
XI. Ibarra-Galtzakomik, Euskaraldiari begira
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, 11. Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu du beste urtebetez. Hamargarren urteurrena arrakastatsua izan zen lehiaketarentzat. Ia 150 lan jaso ziren iaz, Euskal Herriko hamaika txokotatik bidalita. Aurtengo ediziorako, Euskaraldia aukeratu da lanek jorratu beharko…
Izaro Andres izango da protagonista Sormenetiken
Urriaren 6an egingo da Sormenetik ekimenaren urteko bigarren saioa Tolosan. Apirilean, Joxe Mari Agirretxe eta Aiora Zulaika pailazoak izan ziren Zerkausiaren azpialdeko oholtza gainean eta oraingoan, Izaro Andres abeslari mallabitarra izango da protagonista. Orain arteko bere oholtza gaineko ibilbideaz hitz…
[BIDEOA] Erdaraz ari gara euskaraz ari garelakoan
Maria eta Mikel txakurra paseatzen ari direla topatu dira. Txakurrekin euskaraz ari dira eta beraien artean ere horrela ari direla uste duten arren, gaztelaniaz hitz egiten dute. Ohitura hori aldatu beharra dutela erabaki du Mariak.