Ibarrako Galtzaundi tabernaren inaugurazioa, ostegunean

Galtzaundi Euskara Taldeak proiektu berri bati hasiera emango dio ostegunean. Urriaren hasieratik aurrera, Galtzaundi taberna irekiko du euskara taldeak Ibarrako plazan. Inaugurazio ekitaldia ostegunean izango da, hilak 4, 19:30etatik aurrera. Ekitaldiari Pituxa clownak emango dio hasiera eta aurkezpen ofiziala egin ondoren, ez da faltako janik eta edanik gerturatzen direnentzat.

Ibarraren bihotzean kokatuta, euskaran eta gure kulturan blai egiteko gunea izango da Galtzaundi taberna. Euskararen marka zabalduz, ohiko zerbitzuez gain kultur eskaintza ere eskainiko duen txokoa izango da Galtzaundi taberna, kultur ekitaldiei eta nolanahiko erakusketei ateak zabalduz. Taberna eskaintza osoa ere eskainiko da Galtzaundin, osoa, freskoa eta goxoa, bertako ekoizle eta produktuei lehentasun emanez.

Ibarrako eta eskualdeko herritar eta euskaltzale guztiak gonbidatuta daude osteguneko irekierara.

GALTZAUNDI TABERNAREN IREKIERA

Eguna: Urriak 4, osteguna

Ordua: 19:30

Lekua: Ibarrako plaza