Ibarrako Galtzaundi tabernan hileko azken ostegunetan kultur ekitaldiak antolatu ohi dira. Azarorako, Oskia Karrera argazkilari tolosarrak egin berri duen ‘Atsotitzak Argazkitan’ liburua aurkeztuko da bertan. Atsotitza zaharrei irudi berriak jarri dizkie Karrerak eta aurkezpenerako, Aitor Mendiluze bertsolariak irudi berriei eta atsotitza…
Albisteak
Datorren astean hitzaldia Tolosan: zer dugu elkarrengandik ikasteko?
Garabide elkarteak eta Tolosako udalak elkarlanean antolatuta, Munduko hizkuntza gutxituak etxean: zer dugu elkarrengandik ikasteko? hitzaldia eskainiko da azaroaren 21ean, asteazkena, Tolosako Kultur Etxean. Saioa arratsaldeko 19:00etan izango da eta horretarako, Garabideko Julen Larrañagak gidatuta, Francisca Sanchez Romero Bolibiako guarani hizkuntza…
Non eta noiz jaso Euskaraldiko txapak Tolosaldean
ABALTZISKETA: Azaroak 15, osteguna | 16:30-18:30 | Liburutegia Azaroak 20, asteartea | 16:30-18:30 | Liburutegia Azaroak 22, osteguna | 16:30-18:30 | Liburutegia ADUNA: Azaroak 15, osteguna Azaroak 19, astelehena | 19:30 | Kultur aretoa (tailerrean) ALBIZTUR: Azaroak 17, larunbata |…
[BIDEOA] Zu ere behar zaitugu. Ate asko zabalduko dituzu
Bertan da Euskaraldia eta Ainitzek lanean jaso berri ditu txapak. Banatzaile belarriprest batekin topatu da eta aukera aprobetxatuz, Euskaraldian parte hartzeko gonbita luzatu dio.
Aholku saio praktikoak Ahobizientzat eta Belarriprestentzat
Euskaraldia geroz eta gertuago dugu eta hamaika egunetan Ahobizi eta Belarriprest izango direnei begira aholku saioak prestatzen ari dira eskualdeko herriak. Aholku saio arinak dira herrietan emango direnak, ordu eta erdikoak, eta erabat praktikoak izango dira. Saioetan parte hartzeko ez…
Danele Sarriugarte etorriko da irakurle taldearen azaroko saiora
Urtea amaitu aurretik, azken idazle baten bisita jasoko du Galtzaundiren irakurle taldeak azaroko saioan. Aurten, Juan Luis Zabala, Maixa Zugasti eta Eider Rodriguez izan dira saioetan eta orain, Danele Sarriugarte idazle elgoibartarraren txanda izango da. Saioa azaroaren 28an, asteazkena, izango…
[BIDEOA] Hainbeste kosta zaiguna, ez utzi galtzen
Kanpoan bizi da Haritz eta herrira bueltatu denean aspaldiko lagun Itziarrekin elkartu da. Itziarrek gaztelaniaz egiten dion bitartean, Haritzek euskaraz erantzuten dio. Kanpoan bizi den arren, Haritzek euskaraz hitz egiteko ohitura gehiago duela dirudi.
Errigoraren saskiak eskatzeko aukera online eta Galtzaundin
Urriaren 25etik azaroaren 14ra izango da Errigoraren 2018ko ‘Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka’ kanpaina. Honenbestez, 5. urteurreneko udazkeneko kanpaina abiatuta bi saski izango dira aukeran: beltza (Errigoraren saski klasikoa) edo zuria (berritasunak eta produktu bereziagoak jasotzen dituena). Saski bakoitza 50€ren truke…
Barry Manley-ren bakarrizketa Ibarrako Galtzaundi Tabernan
Urrian ireki ditu bere ateak Ibarrako Galtzaundi tabernak. Horrelako establezimendu baten ohiko zerbitzuetatik haratago, bestelako helburu batzuk ere baditu Galtzaundi tabernak: Euskararen marka zabalduz, ohiko zerbitzuez gain kultur eskaintza ere eskainiko duen txokoa da. Horrenbestez, hilabeteko azken ostegunetan kultur ekitaldiak antolatuko…
Ahoz Aho saioan izan gara Euskaraldiari buruz hitz egiten
Galtzaundi Euskara Taldeko Imanol Artola eta Eusko Jaurlaritzako Estibaliz Alkorta ETBko Ahoz Aho saioan izan dira Euskaraldiaren nondik norakoak azaltzen. Jarraian saioko bideoa