Gaur maiatzak 27, 19etan, Tolosako kultur etxean irakurle taldeak egingo duen bilkuran hartuko du parte Garazi Kamio idazle andoaindarrak. Izan ere, Kamioren “Orube abandonatuak” liburua aztertuko dute bertaratutakoek. Eta, beraz, liburuak sortutako hausnarketak idazlearekin partekatzeko aukera izango dute irakurleek.
Albisteak
“Zartapa!”-ren aurkezpena Uztaritzen, senidetzean pauso berria
Tolosako Katiuska antzerki taldekoek Uztaritzen aurkeztu dute “Zartapa” lana. Tolosa eta Uztaritzeren senidetzearen harira eskaini dute emanaldia. Ondoko lerroetan, Katiuska antzerki taldekoek idatzitako kronika duzue irakurgai: Autoz ordu bete eskasera dago Uztaritze Tolosatik. Ezaguna da, ordea, Iparraldeko hiru probintzien eta…
Ameriketako hizkuntza gutxituetakoek eta euskaldunok elkarrengandik zer dugu ikasteko?
“Beltzean mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz” dokumentala aurkeztu du Garabidek Tolosako kultur etxean maiatzaren 20an. Garabideko zuzendaritzako kide Kike Amonarriz eta teknikari Maddi Iñarra aritu dira hizlari lanetan. Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako…
Gazteen artean euskara sustatzeko estrategiak landu dira kirol entitateetako ordezkariekin
“Hezitzaileek ere asko egin dezakete” ikastaroa eskaini die Ttakunek apirilaren 29an Tolosako kirol entitateei, Galtzaundi euskara elkarteak antolatuta. Guztira, kirol taldeetako 16 ordezkari bildu dira eta haur eta gazteen artean euskara sustatzeko estrategiak landu dituzte. Bertaratutakoek oso ongi baloratu dute…
Azken urteetako Herri Urrats jendetsuena
Hala izan da maiatzaren 10ean Senpereko lakuaren bueltan egin den festa: 60.000 lagun inguruk, giro ezin hobean, euren ekarpena egin dute Ziburuko Kaskarotenea ikastola eraikitzeko. Tolosaldetik ere hamarnaka lagun joan dira, kotxez, furgonetan eta autobusez. Izan ere, Galtzaundi euskara elkarteak…
Herri Urratsera autobusez
Herri Urratsera autobusez Datorren igandean, maiatzak 10, Senpereko lakuan egingo den Herri Urratseraautobusez joateko aukera dago Tolosaldetik. 09:30ean, Tolosako zezen plazatik abiatuko da eta Anoetako Apaetxe baserrian, Irurako ikastolan eta Villabonako eliza parean egingo ditu geldialdiak. Senperetik bueltan, berriz, 19:30ean…
Sarriugarteren ‘Erraiak’ aztergai hilaren 29an
Tolosako irakurle taldeak uda aurreko hitzorduen berri eman du. Apirilaren 29an, 19:00etan, Danele Sarriugarteren “Erraiak” aztertuko dute kultur etxera gerturatzen direnek. Maiatzean, Garazi Kamioren “Orube abandonatuak” izango dute hizpide idazle andoaindarraren parte hartzearekin. Azkenik, ekainean, Janne Tellerren “Ezer ez” liburuaz…
Xan Airek eta Laskoraingo eta Kanboko ikasleek Ipar Euskal Herriko euskararen egoera izan dute hizpide
Martxoaren 26ean Tolosako kultur etxean egin den ekimenean Seaskako Euskaraz Bizi egitasmoko koordinatzaile Xan Airek eta Kanboko Xalbadorreko eta Tolosako Laskoraingo ikasleek hartu dute parte. Ipar Euskal Herriko euskararen egoera izan dute hizpide, testigantzen eta datuen bitartez. Non dugu iparra?…
Tolosako irakurle taldea datorren asteazkenean
Tolosako irakurle taldeak datorren asteazkenean, hilak 25, 19:00etan, Tolosako liburutegian egingo duen bilkuran Harkaitz Cano idazleak hartuko du parte. Izan ere, Canoren “Neguko zirkua” izango dute aztergai irakurle taldeko kideek.
Sormenetik, elkarlanean azoka, euskara eta kultura saretuz
2015eko martxoaren 21ean, azoka, euskara eta kultura uztartu dituen Sormenetik ekimena egin da Tolosan. Goizetik eguerdira arte luzatu da: Tolosa eta Uztaritzeren arteko senidetzea dela-eta, 12 uztariztar etorri dira Tolosara eta, 10:00ak eta 11:00k artean, Tolosako azoka ezagutzeko tourra egin…