Herria, Irria eta euskal sormenaz Oria ibaiaren ertzean

Larunbatean Sormenetiken saio berri bat egin da. Bosgarren edizioa izan da oraingoa eta horretarako, Joxe Mari Agirretxe eta Aiora Zulaika pailazoak izan dira Zerkausiko azpialdeko txokora bertaratu direnak. Duela 30 urte pasatxo, Lasarte-Oriako herriari egun polit bat eskaintzeko sortutako proiektuak, herritik sortutako proiektuak, irrigintzaren bidez euskal sormenari ekarpen ikaragarria egin diola ondorioztuta gonbidatu dira bi artistok Sormenetikera.

Herrigintzaz, irrigintzaz eta euskal sorkuntzaz hitz egin dute saioan zehar Agirretxe eta Zulaikak. Elkar-elkarrizketa formatuan gauzatu dute saioa, izan ere, Joxemari inork gutxik ezagutuko Aiorak bezain ondo, eta alderantziz, Aiora inork gutxik ezagutuko du Joxemarik bezain ondo. Beren ibilbidearen errepasoa egin dute, beren ikuskizunen bidez jorratzen dituzten gaien garrantziaz ere jardun dute eta azkenik, Euskal Herriko beste hainbat elkarterekin duten harremanaz eta proiektuei buruz ere hausnatu dute.

Sormenetik 2015ean sortutako proiektua da, Galtzaundi Euskara Taldeak, Tolosako Azokak eta Tolosaldeko hainbat sortzailek bultzatutako proiektua da. Tolosan eta Euskal Herrian orohar kultura-eskaintza izugarria da, eta sormenak berak gogoeta eragitea izaten du sarri helburu, ez soilik emozioak ukitzea edota ongi pasatzea, hausnarketa eragin nahi izaten da askotan, baina Sormenetiken batez ere meta-sorkuntza interesatzen zaigu. Sormenaz eta kulturaz gogoeta egitea, sormena eta kultura hizketagai izatea: zer, zergatik eta zertarako sortzen da sortzen den hori?

Herria, Irria eta euskal sormenaz Oria ibaiaren ertzean 23

Herria, Irria eta euskal sormenaz Oria ibaiaren ertzean 25 Herria, Irria eta euskal sormenaz Oria ibaiaren ertzean 27 Herria, Irria eta euskal sormenaz Oria ibaiaren ertzean 29 Herria, Irria eta euskal sormenaz Oria ibaiaren ertzean 31