Euskaraldia Tolosan: maiatzeko bilera

Dagoeneko Euskaraldia antolatzeko bi bilera egin dira Tolosan eta batzordea forma hartzen ari da: guztira 55 pertsona baino gehiago elkartu dira azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan gauzatuko den ariketa soziala martxan jartzeko. Hurrengo bilera asteazkenean, hilak 23, Kultur Etxean egingo da 19:00etatik aurrera.

Bilerak bi helburu nagusi izango ditu: Euskaraldiaren Tolosako sustatzaileak izan daitezkenak partekatzea eta horiekin kontaktuan nola jarri gaitezkeen zehaztea eta bigarrena, San Joanak eta Euskaraldia lotzeko ideiak jasotzea. Horretarako, deialdi zabala egin dugu Galtzaundik, Tolosako Euskaraldiaren antolaketa taldeak eta Tolosako Udalak.

Euskaraldia zer den jakin nahi duzu? Hemen informazio gehiago.

TOLOSAN EUSKARALDIA ANTOLATZEN
Bilera irekia
Eguna: maiatzak 23, asteazkena
Ordua: 19:00
Lekua: Tolosako Kultur Etxea