Bertan da Euskaraldia eta Ainitzek lanean jaso berri ditu txapak. Banatzaile belarriprest batekin topatu da eta aukera aprobetxatuz, Euskaraldian parte hartzeko gonbita luzatu dio.
Albisteak
Aholku saio praktikoak Ahobizientzat eta Belarriprestentzat
Euskaraldia geroz eta gertuago dugu eta hamaika egunetan Ahobizi eta Belarriprest izango direnei begira aholku saioak prestatzen ari dira eskualdeko herriak. Aholku saio arinak dira herrietan emango direnak, ordu eta erdikoak, eta erabat praktikoak izango dira. Saioetan parte hartzeko ez…
Danele Sarriugarte etorriko da irakurle taldearen azaroko saiora
Urtea amaitu aurretik, azken idazle baten bisita jasoko du Galtzaundiren irakurle taldeak azaroko saioan. Aurten, Juan Luis Zabala, Maixa Zugasti eta Eider Rodriguez izan dira saioetan eta orain, Danele Sarriugarte idazle elgoibartarraren txanda izango da. Saioa azaroaren 28an, asteazkena, izango…
[BIDEOA] Hainbeste kosta zaiguna, ez utzi galtzen
Kanpoan bizi da Haritz eta herrira bueltatu denean aspaldiko lagun Itziarrekin elkartu da. Itziarrek gaztelaniaz egiten dion bitartean, Haritzek euskaraz erantzuten dio. Kanpoan bizi den arren, Haritzek euskaraz hitz egiteko ohitura gehiago duela dirudi.
Errigoraren saskiak eskatzeko aukera online eta Galtzaundin
Urriaren 25etik azaroaren 14ra izango da Errigoraren 2018ko ‘Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka’ kanpaina. Honenbestez, 5. urteurreneko udazkeneko kanpaina abiatuta bi saski izango dira aukeran: beltza (Errigoraren saski klasikoa) edo zuria (berritasunak eta produktu bereziagoak jasotzen dituena). Saski bakoitza 50€ren truke…
Barry Manley-ren bakarrizketa Ibarrako Galtzaundi Tabernan
Urrian ireki ditu bere ateak Ibarrako Galtzaundi tabernak. Horrelako establezimendu baten ohiko zerbitzuetatik haratago, bestelako helburu batzuk ere baditu Galtzaundi tabernak: Euskararen marka zabalduz, ohiko zerbitzuez gain kultur eskaintza ere eskainiko duen txokoa da. Horrenbestez, hilabeteko azken ostegunetan kultur ekitaldiak antolatuko…
Ahoz Aho saioan izan gara Euskaraldiari buruz hitz egiten
Galtzaundi Euskara Taldeko Imanol Artola eta Eusko Jaurlaritzako Estibaliz Alkorta ETBko Ahoz Aho saioan izan dira Euskaraldiaren nondik norakoak azaltzen. Jarraian saioko bideoa
Eskola Hiztun Bila jardunaldietan azaldu dute Guraso Eusleen esperientzia
Eskola Hiztun Bila jardunaldiaren 22. edizioa egin da aste honetan, Gasteizko Europa jauregian, “Normalkuntza proiektua garatzeko gako diren zenbait esparru” lelopean. Bi egunetan, asteartean eta asteazkenean, ikastetxeetan hizkuntza normalizazioaren arloan lanean ari diren 400 teknikari eta profesional inguruk eztabaidarako eta…
Altsasuko Nafarroa Oinezera autobusez Tolosaldetik
Urriaren 21an ospatuko da Nafarroa Oinez Altsasun. Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldetik autobusak antolatu ditu bertara joateko eta izen ematea irekita dago urriaren 18a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 10 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 8 euro). Izena emateko lekuak …
[BIDEOA] Euskara da gure indarra
Entrenamendua dute Anderrek eta Unaik. Gaurkoan, ordea, aldaketa garrantzitsua nabaritu dute: txipi entrenatzailea belarripresta dela ohartu dira. Ez zuten uste entrenatzailearekin euskaraz hitz egin ahal zutenik.