Tolosaldeko datu soziolinguistikoak klik batean

Zenbat euskaldun gara Tolosaldean? Zenbatek jaso dute euskara etxean? Kalean zenbat erabiltzen da? Eta etxean? Galdera horiei erantzuteko Tolosaldeko 28 herrien datu soziolinguistikoak bildu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak bere webgunean. Horrenbestez, eskualdeko ezagutza eta erabilera datuak eta datuen eboluzioa herriz herri ikusteko aukera esku eskura jarri da galtzaundi.eus webgunean.

Hizkuntza gaitasuna, lehen hizkuntza, etxeko erabilera eta kale erabilera datuak bildu dira webgunean eta eskuragarri daude 28 herrien arabera sailkatuta. Orokorrean, Tolosaldeko biztanleen %74 dira euskaldunak, eta euskara ulertzen dutenak %84 dira. Lehen hizkuntza euskara dutenak eta etxean erabiltzen dutenak %63 dira eta euskararen kaleko erabilera %56koa da.

IKUSI DATU GUZTIAK HEMEN