Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren berrikuntza nabarmenetakoa da ariguneena, era guztietako erakunde, enpresa eta elkarteetan sortzen diren euskara erabiltzeko gune babestuena. Tolosaldean 290 entitatek eman dute izena Euskaraldian eta horietako bat da Norantz furgonetak enpresa.
Albisteak
‘Mintzalaguna elkarrekin!’ izen-ematea irekita
Urrian ikasturtea hastearekin batera, Mintzalagun talde berriak sortuko dira, aurretik martxan zeuden askok eta askok jarraituko dute, eta astero euskara praktikatzeko elkartzen garenon sareak ehuntzen jarraituko du. Etxealdian, Mintzalagunon sareari esker, komunitateko kideek internet bidez harremanetan jarraitu dute. Orain, uda…
[BIDEOA] ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldia osorik ikusgai
Dagoeneko ikusgai dago larunbatean Leidorren ikusi ahal izan zen ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldia osorik 28 Kanalari esker. Tolosako kale-erabilera neurketaren emaitza historikoetatik abiatuz, azken urteetan egindako lanaren aitortza eta 2020ko Euskaraldiaren aurkezpena egin ziren ekitaldian.
‘Miñan’ liburua landuko du Irakurle Taldeak urriko saioan
Irailean ikasturteari hasiera eman ondoren, urriaren 20an egingo du hurrengo saioa Galtzaundik sustatutako Irakurle Taldeak. Oraingoan, Amets Arzallusen idazle eta bertsolari lapurtarraren Miñan nobela landuko da saioan, 19:00etatik aurrera, Tolosako Kultur Etxean. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du taldeko dinamika. Ibrahima…
Martxan da XIII. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatu du Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa. 13. edizioa izango da aurtengoa eta azken urteetakoekin alderatuz bi berrikuntza nagusi izango ditu lehiaketak: aurkeztu beharreko lanen gaia librea izango da eta kategoria bat gehiago gehitu da sariak…
‘Euskararen 100 urte Tolosaldean’, eskualdeko bilakaeraren azalpen bideoa
Irailaren 26ko ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldian euskarak Tolosaldean izandako bilakaera azaltzen duen bideoa aurkeztu zuen Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosako Leidorren. Hemen ikusi daiteke bideoa osorik:
‘Gehiago, geahigorekin, gehiagotan’ ekitaldiak emandakoa
Eskualdeko euskaltzaleak Tolosako Leidorren bildu dira larunbat eguerdian Galtzaundik antolatutako ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldiaz gozatzeko. Olaia Toral, Maider Iñurrita eta Iker Gonzalezek jarri diote musika ekitaldiari, bakarrizketa umoretsua Antton Telleriak egin du eta oholtza gainean aurkezle lanak egin dituzte Nagore…
Euskararen alde aritu direnen lorpenak aitortzeko ekitaldia, hilaren 26an, Leidorren
Irailaren 26an, Tolosaldean euskararen alde lanean aritu diren eragile, talde eta norbanako ugariren lana eta lorpenak aitortuko dira Tolosako Leidor aretoan egingo den ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldian. Galtzaundi Euskara Taldeak antolatutako saioa 12:00etan hasiko da; musika, umorea eta bertsoak uztartuz,…
[BIDEOA] Uxue Alberdi eta Eider Rodriguez Sormenetiken, saioa osorik ikusgai
2020ko irailaren 12an Tolosako Zerkausiaren azpialdean egindako Sormenetik saioa. Uxue Alberdi eta Eider Rodriguez elkarrizketatu ditu Ane Urkolak. Arantzazu Mujikak eta Ainhoa Elizondok jarri diote musika saioari.
Sormenetiken saio arrakastatsua Alberdirekin eta Rodriguezekin
Sormenetik egitasmo lehen saioa egin da larunbatean Tolosako Zerkausiaren azpialdean. Jende andana bildu da Uxue Alberdi eta Eider Rodriguez idazleen esanak entzuteko Ane Urkolaren gidaritzapean. Feminismoa erdigunean jarrita, euren bizipenez, sormen prozesuez, bizitzan zehar ezarritako mugez edota askatasunaz aritu dira,…



![[BIDEOA] 'Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan' ekitaldia osorik ikusgai 8 [BIDEOA] 'Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan' ekitaldia osorik ikusgai 7](https://www.galtzaundi.eus/wp-content/uploads/2020/10/Captura-de-pantalla-2020-10-01-a-las-15.53.45-1024x576.jpg)





![[BIDEOA] Uxue Alberdi eta Eider Rodriguez Sormenetiken, saioa osorik ikusgai 40 [BIDEOA] Uxue Alberdi eta Eider Rodriguez Sormenetiken, saioa osorik ikusgai 39](https://www.galtzaundi.eus/wp-content/uploads/2020/09/IMG_4401-1024x683.jpg)
