Abenduaren 17an egin zen Ibarra-Galtzakomik euskara hutsezko komiki lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, Ibarrako San Bartolome plazako aterpean. Ikusi hemen sarituen izenak eta lanak. Lehiaketara aurkeztutako komiki guztiak ikusgai egongo dira, abenduaren 17tik 30era, Ibarrako Kultur Etxeko areto nagusian.
Albisteak
Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketak baditu irabazleak
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatzen duen Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketak baditu irabazleak. Aurtengoa lehiaketaren 14. edizioa izan da eta lanak bidaltzeko epea azaroaren 30a arte irekita egon ondoren, lan gehien jaso dituen edizioa izan da aurtengoa: guztira 325 komiki…
Gure Bertso Zirku ikusgarria
Harituz Bertsozale Elkarguneak, Gure Zirkuak eta Galtzaundi Euskara Taldeak elkarlanean antolatutako ikuskizuna da Gure Bertso Zirkua. Bertan, ahozko inprobisazioaz eta zirkuko disziplina desberdinez gozatzeko aukera izan zuten gerturatu ziren ikus-entzuleek. Goizean, Iker Iriarte eta Imanol Artola aritu ziren gai-jartzaile lanetan,…
Tolosaldeko kultur sortzaileen gida
Herri asko, aste kultural edo kultur programak osatu nahian, ze ekitaldi antolatu jakin ezinik ibiltze dira eta lan horretan laguntzeko sortu da tolosaldeko kultur sortzaileen gida. Bertan euskal ikuskizunak, hitzaldiak, emanaldiak, ikastaroak eta hainbat eskaintza ezberdinen inguruko informazioa guztion eskura…
Galtzakomikek iaz jasotako lan kopuruen langa gainditu du
Galtzakomik, Galtzaundi eta Ibarrako Udalak elkarlanean antolatzen duten euskara hutsezko komiki lehiaketa da. 14. edizioa da hau, eta urtero, Euskal Herri osoko lanak jaso ohi dira bertan. Parte hartzaileek, azaroaren 30era bitarte izan dute beraien lanak bidaltzeko eta orain saridunak…
Atari koloretsuak Euskararen Nazioarteko Egunean
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Galtzaundik etxe atariak apaindu nahi izan ditu herritarren arreta bereganatzeko. ‘Maitatu eta egin ez, berdintsu latinez’ leloarekin, euskaldun zein erdaldunen kontzientziak piztea izan da ekintzaren asmoa. Abenduaren 3an sare sozialak mezu positibo eta euskaldunez betetzen…
[Agenda] Euskararen Nazioarteko Eguna Tolosaldean
Abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna eta aurten ere Tolosaldeko ia herri guztietan antolatu dituzte euskararen aldeko ekitaldiak. Egitaraua herriz herri ALEGIA Abenduak 3, ostirala. EUSKARAZKO PELIKULEN EMANKIZUNAK Elizpe antzokian: 18:00 ZUTIK (haurrentzat) 2€ 22:00 ANE (helduentzat) 3€ *…
Hanif Kureishiren ‘Intimitatea’ abenduko saioan
Itxaro Bordaren bisitaren ondoren, ohiko saioekin jarraituko du Galtzaundiren irakurle taldeak. Hurrengo hitzordua, abenduaren 16an izango da, 19:00etan, eta Tolosako Kultur Etxean egingo da. Oraingoan, Hanif Kureishi-ren ‘Intimitatea’ liburua izango da irakurgaia. Kureishi, Londresen jaioa da eta eleberria 1999an idatzi…
Autobusa Tolosatik, Durangoko Azokara
Durangoko Azokako 56. edizioa abenduaren 3tik 8ra antolatuko da “baDA!” lelopean, eta aurrez aurreko salmenta eta online denda uztartuko ditu. Landakogunean 220 erakusmahai baino gehiago egongo dira aurrez aurre abenduaren 4tik 8ra, eta online denda martxan egongo da abenduaren 3tik…
[Agenda] Euskararen Nazioarteko Eguna, Tolosa
Euskararen Nazioarteko eguna dela eta, hainbat ekitaldi antolatu ditu Tolosako Euskararen Aholku kontseiluak, Galtzaundiren laguntzarekin. Azaroak 29, astelehena: ‘Zer egin dezakegu gurasook seme-alaben hizkuntza ohituretan eragiteko?’ hitzaldia. Hizlaria: Iñaki Eizmendi. 18:30 | Udaletxeko pleno aretoa. Abenduak 1, asteazkena: ‘Euskararen…







![[Agenda] Euskararen Nazioarteko Eguna Tolosaldean 82 [Agenda] Euskararen Nazioarteko Eguna Tolosaldean 81](https://www.galtzaundi.eus/wp-content/uploads/2021/12/Aduna-1024x443.jpeg)


![[Agenda] Euskararen Nazioarteko Eguna, Tolosa 88 [Agenda] Euskararen Nazioarteko Eguna, Tolosa 87](https://www.galtzaundi.eus/wp-content/uploads/2021/11/euskararen-eguna_AGENDARAKO-1-1024x695.jpg)