Tolosaldeko Kultur Sortzaileen gida jarri du martxan Galtzaundik

Herri asko ekitaldien bila ibili ohi dira aste kultural edo kultur programak osatzerako garaian. Galtzaundi Euskara Taldeak, Tolosaldeko euskarazko kultur eskaintza bildu nahi izan du kultur sortzaileen gidan. Sortzaileei ikusgarritasuna emanez, euskarazko ikuskizunak, hitzaldiak, emanaldiak eta ikastaroak eskainiko dira eta 70 eskaintzatik gora topatu daitezke bertan.

Kultur sortzaileen gidan parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: Tolosaldekoa izatea eta euskarazko eskaintza izatea. Sortzaileek beraien eskaintzak beharren arabera aldatzeko aukera izango dute eta horregatik online gida etengabeko eguneraketa prozesuan egongo da. Gida online topatu daiteke Galtzaundiren webgunean eta sortzaileren batek bere eskaintza gehitu nahi badu, bertan topatuko du bete beharreko formularioa.

Online gidaren helburua, pixkanaka elikatuz Tolosaldeko euskarazko eskaintza guztiak bilduko dituen gida erabilterreza sortzea da eta informazioaren bila plataformara jotzen duenak kultur sortzaileen eskaintza modu erraz eta intuitibo batean aurkituko du.

IKUSI GIDA