Zuzendaritza berritu da urteko bilkura nagusiaren ondoren

Maiatzaren 11n egin du Urteko Bilkura Nagusia Galtzaundi Euskara Taldeak. Alegiako Inaxio Begiristain kultur etxean izan da batzarra. Bertan, 2021eko egitasmoaren errepasoa egin eta balantze ekonomikoa aurkeztu da. Jarraian, Galtzaundik 2022-2026 urteetarako sortutako egitasmoa ere azaldu zaie galtzaundikideei, 2022ko egitasmoarekin eta aurrekontuarekin batera. Puntu guztiak aho batez onartu dira eta amaitzeko, Zuzendaritzako partaide berrien aurkezpena egin da, beren lekua utzi dutenei egindako lana eskertzearekin batera. Batzarraren azken zatian, IƱaki Iurrebaso soziologoak, Hizkuntza-gaitasuna eta erabilera Euskal Herrian gaur: zer diote datuek? hitzaldi laburra eman du, euskararen egoeraren inguruan..

Horrenbestez, kide hauek osatzen dute orain Galtzaundi Euskara Taldearen Zuzendaritza Taldea:

  • Lehendakaria: KIKE AMONARRIZ.
  • Idazkaria: AMAIA GOIKOETXEA.
  • Diruzaina: MAITE ASENSIO.
  • Lehendakariordea: ANE IZAGIRRE < Mikel Artola.
  • Aktibazio eta azpieskualdeetako ordezkariak:
    • JONE GARMENDIA (Aktibazioa: Alegialdea).
    • UXOA ELUSTONDO (Aktibazioa: Anoetaldea-Aiztondo).
    • LEIRE JAUREGI < Jone Arrospide (Aktibazioa: Ibarraldea).
    • JOSU LIZARRALDE < Ane Izagirre (Aktibazioa: Tolosa).
  • HARITZ AZURMENDI (Jakintza).
  • NAGORE ARIN (Sustapena).