Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak, kontsumitzeko erak aldatzeko bide bat proposatu du. Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko produktuak eskatzeko aukera izan da euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Kanpaina urtean behin egiten da eta, eskaera handiak egitea da Errigoraren…
Albisteak
Zuzendaritza berritu da urteko bilkura nagusiaren ondoren
Maiatzaren 11n egin du Urteko Bilkura Nagusia Galtzaundi Euskara Taldeak. Alegiako Inaxio Begiristain kultur etxean izan da batzarra. Bertan, 2021eko egitasmoaren errepasoa egin eta balantze ekonomikoa aurkeztu da. (Provigil) Jarraian, Galtzaundik 2022-2026 urteetarako sortutako egitasmoa ere azaldu zaie galtzaundikideei, 2022ko…
Urteko bilkura nagusia, maiatzaren 11an, Alegian
Urteroko zita prest du Galtzaundi Euskara Taldeak. Aurten, maiatzaren 11an egingo du euskara elkarteak urteko bilkura nagusia. Hitzordua Alegiako Inaxio Begiristain kultur etxean izango da, 17:30etatik aurrera, eta 2021. urteko balantzearekin batera, 2022-2026ko egitasmoaren aurkezpena egingo da Galtzaundikideen aurrean. Zuzendaritza…
Ursula K. Le Guinen ‘Oihan hitzean mundua’, maiatzeko saioan
Edorta Jimenez idazlearen bisitaren ondoren, ohiko saioekin jarraituko du maiatzean Galtzaundiren irakurle taldeak. Hurrengo hitzordua maiatzaren 24an izango da, 19:00etan, eta Tolosako Kultur Etxean egingo da. Oraingoan, jaiotzez estatubatuarra den Ursula K.Le Guinenba idazlearen Oihan hitzean mundua eleberria izango da irakurgaia;…
Maiatzaren 7an Iruñeara autobusez
Euskalgintzaren Kontseiluak manifestazioa deitu du maiatzaren 7rako, Iruñean, Nafarroako Gobernua prestatzen ari den dekretu baztertzailearen aurka, ‘Ez gutxietsi herritarrak, eskubideak guztiontzat’ lemapean. Euskararen normalizazioaren aldeko 30 erakunde sozial biltzen dituen Euskalgintzaren Kontseiluak ohar batean azaldu duenez, atzerapauso onartezina da Nafarroako…
Herri Urratsera autobusez, Tolosaldetik
Bi urteko geldialdiaren ondoren, Herri Urratsera joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Senperera joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da maiatzaren 8an. Izen ematea irekita dago maiatzaren…
Txorien habia kutxa jaso du Galtzaundik
Aurtengoan euskararen gaiari eutsi nahi izan diote Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ‘Kuikui’ proiektuarekin. Kuikui ipuin-diskoak eta Kuikui ikuskizunak osatzen dute proiektua eta Miren Amuriza, Karmele Gorroño , Irene Irureta eta Xabier Zabalak hartu dute parte diskaren sorkuntza prozesuan. Hemen…
Haritzek eta Amaiak eraman dute Korrikako lekukoa
Goizean zehar igaro da Korrika Tolosaldetik eta Galtzaundi Euskara Taldeari Alliriko pasealekuan egokitu zaio lekukoa eramatea. 22. edizio honetan, Galtzaundi Haritz Azurmendi eta Amaia Goikoetxea zuzendaritzakideek ordezkatu dute. Hemen ikusgai Tolosaldeko Atariaren argazki galeria.
Alliri pasealekuan hartuko dugu lekukoa
Ostiral goizean iritsiko da Korrika eskualdera eta beti bezala, Galtzaundik eskuratu du bere kilometroa. Tolosako Alliriko Uzturre tabernan hartuko du Korrikaren lekukoa Galtzaundik, 2.135 kilometroan, eta Eroskiko biribilguneraino eramango du. 10:57ean izango da hori eta Amaia Goikoetxea eta Haritz Azurmendi,…
Badator korrika kulturala eskualdera
Abiatu da 22. Korrika, Amurriotik, milaka lagunen babespean. Hamaika egunez ibiliko da lekukoa eskuz esku eta apirilaren 8an iritsiko da eskualdera. Goizeko 8:40etan sartuko da Adunatik eta gaueko 23:39etan egingo ditu eskualdeko azken kilometroak Berastegin. Horregatik, hainbat erritan antolatu dute…










