Ibarran boluntarioak behar dituzte Auzokorako

Urteak daramatza Auzoko egitasmoak Ibarran. Ibarrara etorri berriak direnei, eta euskal kultura ezagutzen ez dutenei gure kultura eta hizkuntza transmititzeko egitasmoa da. Ibarrara etorri berriak, eta Ibarra ondo ezagutzen dutenak elkartzen dira bertan, eta herria, ohiturak, hizkuntza eta beste hainbat kontu praktiko lantzen dira astero. Astero elkartzen dira, baina apuntatzen diren boluntarioak txandakatuz joaten dira. Beraz, Ibarrara etorri berriei gure kultura ezagutarazten lagundu nahi badiezu, eta, bide batez, zuk haien kulturez ikasi nahi baduzu, deitu 943 65 50 04 zenbakira edo idatzi galtzaundi@galtzaundi.eus helbidera.

Ibarran boluntarioak behar dituzte Auzokorako 7