Beldurrezko ibilbidea antolatu da Tolosako Elosegi parkean

XX. mendearen erdialdera arte euskarari eta euskal landa-eremuari oso lotuta egon den tradizioa izan da Gau beltza. Orain, tradizioa baliatu nahi izan du Galtzaundi Euskara Taldeak, horretan oinarrituz gau beltzari indarra emateko.

Hori guztiagatik, aurten Gau beltzari ikusgarritasuna eman eta nerabeei begirako beldurrezko ibilbidea antolatu du Galtzaundik, Tolosako Elosegi parkean. Ibilbidearen hasiera parkearen ate nagusitik egingo da (San Esteban auzoan). Urriaren 29, 30 eta 31ean egongo da beldurrezko ibilbidea egiteko aukera 19:00etatik 22:30etara. Taldeak 15 minutuz behin irtengo dira eta gehienez, bost pertsonakoak izango dira. Ibilbideak 30 minutuko iraupena izango du.

Beldurrezko istorioa antolatzeko fikzioan oinarritutako kontakizuna sortu da. Elosegi markesaren jauregiko lorategian, gauero-gauero, entzuten ziren ahotsak dira beldurrezko ibilbidearen oinarria. Beldurrezko ibilbidean parte hartzen dutenen misioa, ahots horien jatorria deskubritzea izango da. Zergatik entzuten ziren ahots horiek? Zer gertatu zen? Zer behar zuten?.

Beldurrezko ibilbidean parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da eta doakoa izango da. 13 urtetik aurrerako gazteek (2009an jaiotakoak barne) parte hartzeko aukera izango dute. Izena emateko, bi aukera egongo dira:

  • Presentzialki, Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea 6, Tolosa).
  • Internet bidez.

(2022-10-26) EGUNERAKETA: Ibilbideko txanda guztiak bete dira. Barkatu eragozpenak.

Beldurrezko ibilbidearen antolaketan parte hartu dute Galtzaundi Euskara Taldeko kideek eta eskualdeko hainbat antzerkigilek. Aldi berean, ekimena aurrera eramaten lagundu dute, Zumardia, Euskaltzaleen Topagunea, Tolosako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

1 thought on “Beldurrezko ibilbidea antolatu da Tolosako Elosegi parkean

Comments are closed.