‘XD’ umore jaialdia, abenduaren 22an Tolosan

Bost umorista, zuzeneko musika, edariak eta krispetak. Hori topatuko dute abenduaren 22an, 19:00etan, Gure Zirkuak Tolosan duen karpara gerturatzen direnek. Galtzaundiren eta Gure Zirkuaren eskutik, publikoa barrez lertzeko helburua izango dute Ana Goitiak, Ion ‘Txiki’-k, Antton Telleriak, Mirari Martiarenak eta Ander Malbadik. Umoregileek bakarrizketa laburrak egingo dituzte eta horretarako giro ezin aproposagoa sortzeko zuzeneko musika ere egongo da ordubete pasatxoko saioan.

Sarrerak eskuragarri online eta presentzialki

‘XD’ umore jaialdirako sarrerak salgai daude online www.gurezirkua.eus webgunean, eta presentzialki Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea 6, Tolosa). 10 euroko prezioa dute sarrerek. Galtzaundikideek sarrerak deskontuarekin (8 euroan lehenengo biak) erosteko aukera izango dute Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan. Elkarteko bazkide ez direnek, Galtzaundiren egoitzara gerturatu eta bazkide egiteko aukera izango dute, sarrerak baldintza horietan erosteko aukera baliatuz.

'XD' umore jaialdia, abenduaren 22an Tolosan 7