‘Tolosaldean behin’ lehiaketa izan da Euskararen Eguneko protagonista eskualdean

Abenduaren 3an ospatu zen Euskararen Eguna eskualdean eta herri askok, Galtzaundi Euskara Taldeak proposaturiko ‘Tolosaldean behin’ lehiaketa txertatu zuten beraien egitarauetan. Galtzaundi Euskara Taldeak, urtero egiten die Euskararen Eguna ospatzeko proposamena herriei eta aurtengo proposamena herrietako kaleetan jai-giroan ospatzearena izan da. Tolosaldeko 12 herri izan dira beraien Euskararen Eguneko egitarauan ‘Tolosaldean behin’ txertatu dutenak eta 300dik gora pertsonek hartu dute parte.

Herri bakoitzeko irabazleak, Galtzaundik abenduaren 22an antolatu duen Umore Jaialdirako bi sarrera irabazi ditu eta eskualdeko irabazleak, Errigorako kaxa. Manex Kortajarena Tolosarra izan da eskualdeko irabazlea, 17066 punturekin.

Ikusi herri bakoitzeko irabazleen puntuak:

Herria Irabazlea Puntuak
Tolosa Xenam 17066
Berastegi Beloki 16161
Lizartza Maider 15771
Amasa-Villabona Xabato 14899
Berrobi Begoña 14814
Ibarra Manex Garmendia 14051
Ikaztegieta Adur 13894
Baliarrain Irati 13779
Asteasu Eneko 13549
Irura Txakira 13426
Amezketa Maitane Amondarain 12545
Aduna Miren 12470

Eskualdeko lehen 10ak:

Izena Herria Puntuak
Xenam Tolosa 17066
Eki Tolosa 16257
Beloki Berastegi 16161
Maider Lizartza 15771
Txalupin Tolosa 15307
Julentelle Tolosa 15281
Olatz Lizartza 15046
Alazne B  Lizartza 14981
Xabato Amasa-Villabona 14899
Begoña Berrobi 14814
'Tolosaldean behin' Tolosa
« of 25 »