Abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna. Tolosaldeko herriek Euskararen Eguna ospatzeko egitarau zabala antolatu dute eta ekintzak astean zehar banatu dituzte. Hala nola, Galtzaundi Euskara Taldeak proposatutako ‘Tolosaldean Behin’ lehiaketa ere eskualdeko hamaika herritan egitea aurreikusten da. Jarraian, eskualdeko herrietako agenda, herriz herri (eguneratzen joango gara):
Aduna
Abenduak 1, ostirala:
- 15:00etan. Altxorraren bila, Adunako eskolaren eskutik.
- 16:00etan. Umeentzako merienda, frontoian.
- 19:30etan. ‘Tolosaldean behin’ jolasa, Kultur Aretoan.
- 20:30etan. Bokata-jana, Zimiterioan.
Albiztur
Abenduak 1, ostirala:
- 16:15ean. Albizjira (euskal kantuak), plazan.
- Ondoren. Txokolatea madalenekin, plazan. Udalaren eta Bizkor guraso elkartearen eskutik.
- 17:30etan. Zinea euskaraz, plazan.
Alegia
Abenduak 3, igandea:
- 12:30etan. Trikipoteoa Eider eta Maider trikitilariekin eta Alegiako Erraldoiekin.
- 14:00etan. Kantu bazkaria Kultur Etxean, Joxe Mendizabalekin.
- 18:30etan. Gaztain jatea Gaztetxean. Tartean, herriko bertsolarien eskutik euskarari jarritako bertsoak.
Altzo
Abenduak 3, igandea:
- 12:00etan. Euskararen Eguneko adierazpena, plazan.
- Ondoren. Jolasen transmisioa.
- Amaitutakoan. Plazan elkartu eta kantu ezagun bat kantatuko dute herritarrek.
Amezketa
Abenduak 1, ostirala:
- 15:00etan. Zumadi eskolakoen emanaldia, Kultur Etxean.
- 17:30etan. 9 eta 18 urte bitartekoentzat Euskal Bingo Musikatua, Gaztelekuan.
- 19:00etan. ‘Tolosaldean Behin’ lehiaketa, Kultur Etxeko aretoan.
Anoeta
Azaroak 29, asteazkena:
- 18:00etan. ‘Herritarron hizkuntza eskubideak auzitzan’ hitzaldia Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekaren eskutik. Udaletxean.
Abenduak 3, igandea:
- 10:00-13:00. Jokai: Euskal mitologiarekin lotutako jolasak. Herriko plazan.
- Arratsaldez. ‘Orakulua’ antzerkia Lur Usabiagaren eskutik. Plazako estalpean (edo auditorioan, eguraldiaren arabera).
Asteasu
Abenduak 1, ostirala:
- 15:30etatik aurrera. Herriko ospakizuna Pello Errota eskolan.
Abenduak 3, igandea:
- 12:00etan. Ospakizunaren hasiera. Plazan.
- Ondoren. ‘Tolosaldean Behin’ lehiaketa.
- Ondoren. Ekitaldia hainbat herritarren laguntzaz (herriko musikariak, korua, bertsolariak, jatorri atzerritarra duten herritarrak…)
Baliarrain
Abenduak 2, larunbata:
- 17:00etan. ‘Tolosaldean Behin’ lehiaketa, balioanitzeko gelan.
- 18:00etan. Bakarrizketak: Esti Curiel, Erik Urbieta, Maria Blanco eta Julen Portillo. Zartagi ostatuan.
Berastegi
Abenduak 1, ostirala:
- 19:00etan. ‘Tolosaldean Behin’ lehiaketa, udaletxeko erabilera anitzeko gelan.
Berrobi
Abenduak 1, ostirala:
- 18:00etan. Furgoloa bakarrizketa saioa, Julen Axperekin. Herriko plazan.
- Ondoren. Pintxopote berezia.
Abenduak 2, larunbata:
- Egunean zehar. XXXI. Jon Ander Izagirre frontenis txapelketako finalak frontoian.
- 14:00etan. Babarrun-jana ostatuan.
- Bazkalostean. ‘Tolosaldean Behin’ lehiaketa.
- 19:30etatik aurrera. Xaukena elektrotxaranga.
Abenduak 3, igandea:
- 09:30etan. Ibinera mendi irteeta; goian argazkia aterako da euskararen alde.
- 12:00etan. Herri hamaiketakoa plazan.
- 18:00etan. Txalo-txalo Berrobiko Antzerki Taldearen emanaldia: Kutxidazu bidea Ixabel.
- Ondoren. Talo-jana.
Bidania-Goiatz
Abenduak 1, ostirala:
- 09:00etan. Horma-irudia belaunaldi ezberdinen eskutik. Txinkorta ikastetxean.
- 11:00etan. Kantujira herrian zehar. Eguraldi txarrarekin ikastetxean.
- 14:30etan. Zinema euskaraz. Txinkorta ikastetxean.
- 14:45ean. Gaztaina jatea, musikarekin girotua. Txinkorta ikastetxean.
- 16:00etan. Eguneko zentrora bisita.
- 20:00etan. Afaria 12 urtetik beherakoentzat, Saiaz elkartean.
- 21:00etan. Afaria Saiaz elkartean.
- Ondoren. Andoni Ollokiegi, Saiaz elkartean.
Abenduak 3, igandea:
- 18:00etan. ‘Armiarma’ antzezlana, Katiuska antzerki taldearen eskutik. Txinkorta ikastetxean.
Ibarra
Abenduak 1, ostirala:
- 18:00etan. ‘Tolosaldean Behin’ lehiaketa, plazako arkupean.
Ikaztegieta
Abenduak 1, ostirala:
- 18:30etan. ‘Tolosaldean Behin’ lehiaketa, ostatuan.
Irura
Abenduak 1, ostirala:
- 15:30etan. Ikastolako ikasleen eta Udalaren hitzartzea, dantza emanaldia eta kantuak. San Migel plazan.
- Ondoren. Txokolatada.
- 16:30etan. ‘Mundu misteoriotsua’ haurrentzako ahozko narrazio ikuskizuna. San Migel plazan.
- 19:00etan. ‘Tu-tum platz!’ Jon Plazarolaren umorezko bakarrizketa. Herri eskolako aretoan.
Abenduak 2, larunbata:
- 13:00etan. Lasko txarangarekin poteoa.
- 13:30etan. Bertso-babarrun bazkaria umeentzat, Gazte Alaiak elkartean.
- 14:30etan. Bertso-babarrun bazkaria helduentzat, Gazte Alaiak elkartean.
- Bazkalostean. Amaia Agirre eta Unai Mendizabal bertsolariak.
- Ondoren. ‘Tolosaldean Behin’ lehiaketa.
Abenduak 3, igandea:
- 11:30etan. Haur jolasak, San Migel Plazan.
Lizartza
Azaroak 28, 29 eta abenduak 1:
- 16:30-19:30. ‘Euskal musikari begirada bat 200 binilotan’ erakusketa Udal aretoan.
Abenduak 1, ostirala:
- 19:00etan. ‘Tolosaldean Behin’ lehiaketa, herriko ostatuan.
- 20:00etan. Bertso poteoa, Amaia Agirre eta Unai Mendizabal bertsolariekin, herriko ostatuan.
Abenduak 3, igandea:
- 19:00etan. ‘Euskararen jatorria, historia eta irria’ bakarrizketa, Ion ‘Txiki’-ren eskutik. Gunean.
Orendain
Abenduak 3, igandea:
- 10:30etan. Haurrentzat txapa tailerra eta pankarta egitea.
- 12:30etan. Triki poteoa. Tartean, ‘Orendainen euskaraz bizi gara’ seinalea jartzea eta argazkia.
- 14:00etan. Bertso bazkaria Eltxoak elkartean, Jone Uria eta Aitor Sarriegi bertsolariekin.
Tolosa
Azaroak 29, asteazkena:
- 18:30etan. ‘Nola atera gaitezke eraso judizialen labirintotik?’ hitzaldia Iñigo Urrutiaren eskutik. Kultur Etxean.
Abenduak 2, larunbata:
- 10:00etatik 18:00etara. ‘100 ahots baietz!’ teknologiari euskaraz erakusteko Tolosaldeko maratoia. Kultur Etxean.
Abenduak 3, igandea:
- 18:00etan. ‘Tolosaldean Behin’ lehiaketa, Zerkausian.
- 18:30etan. ‘Nola da: jolastu edo jokatu?’ bertso eta musika ikuskizuna, Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegi bertsotan, eta Alaitz Artola pianoan.
Villabona
Abenduak 3, igandea:
- 12:00etan. ‘Tolosaldean Behin’ lehiaketa, Berdura plazan.
- Ondoren. Euskaren aldeko argazki erraldoia.