Txanda guztiak beteta, Elosegi parkeko beldurrezko ibilbidean

Gau beltzari ikusgarritasuna eman eta nerabeei begirako beldurrezko ibilbidea antolatu du aurten ere Galtzaundik, Tolosako Elosegi parkean. Ekimenak sekulako arrakasta izan du eta dagoeneko bisita-txanda guztiak bete dira. Urriaren 28an eta 31ean egongo da beldurrezko ibilbidea egiteko aukera 20:00etatik 00:00etara. Taldeak 10 minutuz behin irtengo dira eta gehienez, bost pertsonakoak izango dira. Ibilbideak 20 minutuko iraupena izango du. Beraz, izen-ematea itxita dago.

1 thought on “Txanda guztiak beteta, Elosegi parkeko beldurrezko ibilbidean

Comments are closed.