Sei autobus joango dira Tolosaldetik Bilbora

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako manifestazioa egingo da Bilbon, 17:00etan, Euskaldunatik abiatuta. Galtzaundi Euskara Taldeak autobusak antolatu ditu Tolosaldetik manifestaziora joateko eta dagoeneko amaitu da izena emateko epea. Guztira 300 euskaltzale baino gehiagok eman dute izena azken egunetan eta horrenbestez, sei autobus joango dira Tolosaldetik Bilbora. Autobuseko bidaiak 10 euroko prezioa du eta egunean bertan ordaindu beharko da. Manifestazioa amaitzean (ekitaldia 19:30etan amaitzea aurreikusten da), autobusak aparkatuta egongo diren tokira bueltatu eta etxera itzuliko dira autobusak. Egunean bertan informazio zehatza emango da autobusean.

AUTOBUSEN IRTEERA LEKUAK ETA ORDUAK:

ANOETA: Apaetxe pareko geltokian. 15:00.
ASTEASU: Autobus geltokian. 14:45.
BERASTEGI: Autobus geltokian. 14:45.
BERROBI: Udaletxe parean. 14:45.
ELDUAIN: Udaletxe parean. 14:45.
IBARRA: Kultur Etxe ondoan. 15:00.
IKAZTEGIETA: Kiroldegiko geltokia. 15:00.
IRURA: Enara parean. 15:00.
LIZARTZA: Joxemari pareko aparkalekuan. 14:45.
TOLOSA: Santa Klaran. 15:00.
VILLABONA: Kiroldegian. 15:00.
ZIZURKIL: Kaixo Pub ondoan. 14:45.
—————————————————–
*GARRANTZITSUA: Online izena eman dutenek, aukeratutako geltokian hartu behar dute autobusa. Herrietan presentzialki emandakoek, herri horri dagokion geralekura azaldu behar dute (Altzokoek, Amezketakoek eta Orendaingoek Alegiara; eta Orexakoek Lizartzara).