Beldurrezko ibilbidea egingo da Tolosako Elosegi parkean

XX. mendearen erdialdera arte euskarari eta euskal landa-eremuari oso lotuta egon da Gau Beltza. Orain, tradizio hori baliatu nahi izan du Galtzaundi Euskara Taldeak, Gau Beltzari indarra emateko.

Horregatik guztiagatik, aurten ere Gau Beltzari ikusgarritasuna eman eta nerabeei begirako beldurrezko ibilbidea antolatu du Galtzaundik, Tolosako Elosegi parkean. Ibilbidearen hasiera Montezkue auzoan izango da (Soldadu kaletik gora Montezkue auzoko trenbideko zubia pasata). Urriaren 28an eta 31n egongo da beldurrezko ibilbidea egiteko aukera 20:00etatik 00:00etara. Taldeak 10 minutuz behin irtengo dira eta gehienez, bost pertsonakoak izango dira. Ibilbideak 20 minutuko iraupena izango du, eta bertaratzen direnek hezurretarainoko beldurra sentituko dute ibilbide guztian zehar.

Beldurrezko ibilbidean parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da, eta doakoa izango da. 13 urtetik aurrerako gazteek (2010ean jaiotakoak barne) parte hartzeko aukera izango dute. Izena emateko, gerturatu Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzara (Nafarroa etorbidea 6, Tolosa) edo eman izena online beheko formularioa beteta. Ekimenak sekulako arrakasta izan du eta dagoeneko bisita-txanda guztiak bete dira, beraz, izen-ematea itxita dago.

 

Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan eta informazioa jakiten lehena izan nahi baduzu, jarraitu gaitzazu gere sare sozialetan.

galtzaundi@galtzaundi.eus   @galtzaundi.eus  Galtzaundi Euskara Taldea    @galtzaundi