Saio arrakastatsua Villabonan, Antton Telleriarekin

Sormenetik GurEra egitasmoaren lehen saioa egin zen, larunbatean, Villabonako Errebote plazan. Bertan, Malkar aisialdi taldeko gaztetxoek Antton Telleria aurkezle eta umoregile tolosarra elkarrizketatu zuten, ohiko solasaldietatik ihes egin eta galderak modu informalean eginez. Horretarako, Nagore Arin kazetariaren laguntza ere izan zuten Malkarreko Irene Hernida, Haizea Esnaola, Sara Almorza eta Nora Kamio gazteek, laurak izan baitziren Telleria elkarrizketatzen aritu zirenak.

Ezohiko elkarrizketa lau zatitan banatu zuten: batetik, giroan sartzeko, galdera biografikoak egin zizkioten Telleriari; ondoren, gaur egungo proiektuen inguruan galdegin zioten; hirugarren zatian umoreak leku gehiago izan zuen, eta galdera deserosoen eta irudi batzuen txanda izan zen; eta azkenik, challenge dibertigarri bat egin zuten, eta aurpegi ezagunen inguruan hainbat iritzi eman behar izan zituen tolosarrak. Bide honi esker, Malkar aisialdi taldeko kideek hartu dituzte ekitaldia osatzeko ardurak: elkarrizketa antolatu, beharrezko materialak zerrendatu, saioari forma eman eta euskarri komunikatiboak sortzea, besteak beste. Villabonako Udalaren laguntzari esker ere antolatu da ekitaldia.

Saio arrakastatsua Villabonan, Antton Telleriarekin 43 Saio arrakastatsua Villabonan, Antton Telleriarekin 45 Saio arrakastatsua Villabonan, Antton Telleriarekin 47 Saio arrakastatsua Villabonan, Antton Telleriarekin 49 Saio arrakastatsua Villabonan, Antton Telleriarekin 51 Saio arrakastatsua Villabonan, Antton Telleriarekin 53 Saio arrakastatsua Villabonan, Antton Telleriarekin 55 Saio arrakastatsua Villabonan, Antton Telleriarekin 57 Saio arrakastatsua Villabonan, Antton Telleriarekin 59 Saio arrakastatsua Villabonan, Antton Telleriarekin 61