Merkataritza ikasleak kalera atera dira Tolosako saltokien hizkuntza errealitatea ezagutzera

Tolosako Lanbide Heziketako Merkataritza ikasleak, Amaia Doyague Galtzaundiko teknikariarekin batera, Tolosako merkatariei bisitak egin eta hizkuntza paisaiaren inguruko lanketa egiten hasi dira.

Galtzaundik urteak daramatza Tolosako saltokiak bisitatu eta pausoz pauso bertako karteldegia eta hizkuntza paisaia euskaldundu nahian. Horretarako,  garrantzi handia ematen diogu eskualdeko saltokietako karteldegia geroz eta euskaldunagoa izateari. Urtero, 600dik gora saltoki behatu, eta 850 karteletik gora banatu izan ditugu Ibarrako, Tolosako eta Amasa-Villabonako saltokietan. Lanbide Heziketako ikasleak, pasaden urtean hasi ziren Galtzaundirekin elkarlanean, saltoki ezberdinetako behaketetan lagunduz eta aurten ere Tolosako kaleetan izan dira merkatariak aurrez aurre ezagutu eta geroz eta euskaldunagoak izan daitezen lanean.