Ostegunean egin dugu Galtzaundi Euskara Taldearen urteko bilkura nagusia Ibarrako Benito Izagirre Kultur Etxeko areto nagusian. 19:00etan elkartu gara batzar nagusiaren bueltan hainbat gai tratatzeko; 20 bazkide bildu gara saioan. 2017ko diru kontuen berri eman ondoren eta hauek onartu eta…
Forum-a
Euskaraz hausnartzea helburu, Galtzaundi Euskara Taldeak antolatzen dituen hitzaldi eta mahai inguruak.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Bidea hasten den tokian amaituko da hitzaldi zikloa
Orexan egingo den saiorekin amaituko da eskualdeko herrietan zehar bost hilabetez martxan izan den ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa. 27. hitzaldia izango da Orexakoa; guztira, eskualdeko 26 herri igaro ditu zikloak, hainbatetan UEMAko kideen laguntzaz ere bai. Orexako hitzaldia…
Uztaritzen izan gara gure esperientzia partekatzen
Uztaritzeko Uztaritze-Tolosa Senidetze Elkarteak gonbidatuta, Galtzaundi Euskara Taldeko Xabier Saizar eta Jexux Murua izan dira larunbatean, maiatzak 19, Uztaritzen, Euskararen tokia zein ote da gure eguneroko bizitzan? gaia jorratzen. Aipatu elkarteko kide den Peio Berhocoirigoinen aurkezpen hitzak eta gero, Galtzaundiren…
Albizturren euskararen egoeraz hausnartuko dugu
Eskualdeko ia herri guztietan eman dugu euskararen egoeraren berri eta ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa amaitzeko bi hitzordu besterik ez dira geratzen. Datorren astean, Albizturren izango gara Galtzaundi Euskara Taldeko kideak. Albizturko saioa maiatzaren 24ean, osteguna, izango da, 18:00etatik…
Hitzaldi zikloak Belauntzan egingo du hurrengo geldialdia
Tolosaldeko herri gehienak bisitatu ostean, Belauntzara iritsiko da ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa. Saioa Maiatzaren 11ean, ostirala, izango da Kultur Etxean, 20:00etatik aurrera. Bi galdera formulatuz herriko eta eskualdeko euskararen egoerari buruz hausnartzea izango da saioaren helburu nagusia: Posible…
Maiatzaren 4an, Baliarrainen eta Hernialden ditugu saioak
Azken txanpan sartu da ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa eta hurrengo geldialdiak Baliarrainen eta Hernialden egingo ditu. Bi saioak egun berean izango dira, maiatzaren 4an, ostiralez, 19:00etan Baliarrainen eta 20:00etan, Hernialden. Hitzaldi ziklo honen helburua euskararen gaian herri bakoitzak…
Hiru hitzaldi emango ditugu aste honetan
Larraulen, Elduainen eta Bidania-Goiatzen izango gara Galtzaundi Euskara Taldeko kideak aste honetan, ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloari jarraipena ematen. Eskualdeko 20tik gora herri igaro ostean, gure inguruan euskarak duen egoerari buruz hiru herri horietan hitz egiteko tartea hartuko dugu…
Euskaraz bizi a(ha)l gara Adunan? Hurrengo saioa
Tolosaldeko herrian erdiak bisitatu ostean, Adunara iritsiko da ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa. Saioa apirilaren 18an, asteazkena, izango da herriko kultur aretoan, 18:00etatik aurrera. Bi galdera formulatuz herriko eta eskualdeko euskararen egoerari buruz hausnartzea izango da saioaren helburu nagusia:…
Lizartzan eta Gaztelun euskaraz bizi a(ha)l gara?
Dagoeneko Tolosaldeko herrien erdietan eskaini dugu ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara? hitzaldia eta apirilean ere horretan jarraituko dugu. Hileko bigarren astean, Lizartzara eta Gaztelura iritsiko da hitzaldi zikloa eta bertako herritarrekin euskararen egoerari buruz hausnartzeko tartea hartuko dugu Galtzaundi Euskara Taldeko…
Abaltzisketa, Alkiza, Amezketa eta Asteasu dira hurrengo geltokiak
Aste honetako hitzaldiekin ez dugu amaitu baina datorren astera begira ere, eskualdeko hainbat herritan ditugu hitzaldiak antolatuta. ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldia dagoeneko dozena bat herritan eskaini dugu eta jendearen aldetik erantzun bikaina jasotzen ari da ekimena. Hurrengo astean, berriz,…