Iruran eta Zizurkilen ‘Euskaraz bizi ahal gara!’

Herritarrak kontzientziatzeko eta Tolosaldeko euskaltzaleak ahalduntzeko herriz herriko hitzaldi zikloa jarri du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak eta urriaren 3an Tolosan hasi ondoren, bi hitzordu izango ditu aste honetan. Zehazki, Iruran eta Zizurkilen izango dira Galtzaundiko kideak ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldia eskaintzen. Zizurkilen kasuan saio bikoitza egingo da: lehen astean Zizurkil goian eta bigarrenean Elbarrenan.

Aurreko urteko saioen bitartez galtzaundikideak eskualdeko ia herri guztietan saretu ziren eta horri jarraipena emanez, Galtzaundik beharrezkoa ikusten du hizkuntzaren gaia herritarren artean zabaldu eta kontzientzietan eragitea. Hitzaldietan Tolosaldeko eta herrietako egoera soziolinguistikoaren errepasoa egingo da eta lehenengo Euskaraldiko ondorioak eta datuak plazaratuko dira. Gainera, Euskaraldiaren hurrengo edizioa nolakoa izango den azaltzeko ere baliatuko dira hitzaldiak, Tolosaldeko Euskararen Mahaia eta Galtzaundiren etorkizuneko asmoen berri emateaz gain.

IRURA

Eguna: urriak 9, asteazkena

Ordua: 19:30

Lekua: Kulturunea

Hizlariak: Garikoitz Goikoetxea Etxeberria eta Nora Iñurrita Ibarbia.

ZIZURKIL

Eguna: urriak 10, osteguna

Ordua: 19:30

Lekua: Iriarte Kultur Etxea

Hizlariak: Haritz Azurmendi Arrue eta Igor Agirre Uriarte.

Iruran eta Zizurkilen 'Euskaraz bizi ahal gara!' 11

Iruran eta Zizurkilen 'Euskaraz bizi ahal gara!' 13