‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldia Tolosan

Galtzaundi Euskara Taldeak ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldi zikloa antolatu du eskualdeko herrietan zehar eta lehen geldialdia Tolosan egingo du. Hitzaldia urriaren 3an izango da, osteguna, eta Kultur Etxeko areto nagusian Galtzaundiko kide Kike Amonarriz Gorriak eta Ane Izagirre Arruebarrenak emango dituzte azalpenak 18:30etatik aurrera. Hitzaldian Tolosaldeko eta Tolosako egoera soziolinguistikoaren errepasoa egingo da, lehenengo Euskaraldiko ondorioak eta datuak plazaratuko dira, etorkizuneko Euskaraldia zer izango den azalduko da eta eskualdeko euskalgintzaren egoeraren berri ere emango da.

SINOPSIA: Zer nolako arrastoa utzi du Euskaraldiak Tolosaldean? Zenbateraino bizi gaitezke euskaraz Tolosan eta zenbat erabiltzen dugu? Zerk garamatza batzuetan euskara ez erabiltzera? Galdera hauei erantzuteko asmoz, herriz herriko hitzaldi zikloa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ izenburupean.