Irailaren 18an, eskualdean Euskaraldiaren enbaxadore izango direnak aurkeztu dira Tolosako Euskal Pizkundea plazan. Arpegi ezagunez eta anonimoz osatuta, Tolosaldeko hamaikakoan elkartu diren hamaika pertsonek baietz esan diote Euskaraldiari, baietz esan diote 11 egun horietan ahobizi zein belarriprest izateari… Irakurri sarrera…
Euskarak 365 Egun
Euskarak 365 Egun dinamikaren barruan egiten diren ekintzak eskualde mailan gauzatzen ditu Galtzaundi Euskara Taldeak.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Elkarlanerako hitzarmena berritu dugu Tolosako Udalarekin
Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakari Xabier Saizarrek eta Tolosako alkate Olatz Peonek euskararen erabilerari begirako normalizazio lanak burutzea xede duen elkarlanerako akordioa izenpetu berri dute. Hori horrela, Udalak diruz lagunduko ditu Galtzaundik burutuko dituen ekimenak; urtebeteko epealdia izango du hitzarmenak. Akordioan…
Euskaraldia martxan da Tolosaldean!
Tolosaldeko ia herri guztietako herritarrak eta udal ordezkariak bildu dira Zizurkilgo Joxe Arregi plazan astearte arratsaldean. Izan ere, azaroan egingo den Euskaraldiari begira jarrita daude eskualdeko herri gehien gehienak. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskararen erabilera hauspotzeko asmoz antolatutako egitasmoa da…
Euskaraldia Tolosan: maiatzeko bilera
Dagoeneko Euskaraldia antolatzeko bi bilera egin dira Tolosan eta batzordea forma hartzen ari da: guztira 55 pertsona baino gehiago elkartu dira azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan gauzatuko den ariketa soziala martxan jartzeko. Hurrengo bilera asteazkenean, hilak 23, Kultur…
Tolosan Euskaraldia antolatzen: Hasi gara!
Martxoan egindako bilera irekian erabaki zen Tolosak Euskaraldian parte hartzea. Dagoeneko izena emanda du Tolosak eta eskualdeko hainbat herrirekin batera agertzen da euskaraldia.eus webguneko mapan. Erabakia hartuta eta lehenengo bileran hainbat gai jorratu eta gero, Euskaraldia Tolosan antolatzeko bigarren saioa…
Antolatuko al dugu Euskaraldia Tolosan?
Gure inguruan euskararen erabilera handitzeko, hamaika eguneko ariketa bat proposatu da 2018rako: Euskaraldia. Euskal Herri mailan euskal hiztunak aktibatzea da egitasmoaren helburua eta horretarako, herri bakoitzak erabaki beharko du Euskaraldian parte hartuko duen edo ez. Hamaika egun horietan zehar, Ahobizi…
28EK BATERA: “TOLOSALDEAN EUSKARAK 365 EGUN!!”
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Tolosaldea osatzen dugun 28 herriek ekimen bateratua gauzatu dugu lehen aldiz. Herri guztien artean, ‘Tolosaldean euskarak 365 egun!!’ esaldiari forma eman diogu. Honetarako, herri bakoitzak esaldiaren letra bat irudikatu du herriko plazaren batean eta argazki…
DESIOA IRUDIKATUZ: ‘TOLOSALDEAN EUSKARAK 365 EGUN!!’
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko eguna da abenduaren 3a eta berezia izango da aurtengoa. Gure hizkuntzaren eguna ospatzeko, Tolosaldea osatzen duten 28 herriek bat egin dute barru-barruko desio bat eskualde mailan lau haizetara zabaltzeko: Tolosaldean euskaraz bizi nahi dugu urteko 365…