Zenbat euskaldun gara Tolosaldean? Zenbatek jaso dute euskara etxean? Kalean zenbat erabiltzen da? Eta etxean? Galdera horiei erantzuteko Tolosaldeko 28 herrien datu soziolinguistikoak bildu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak bere webgunean. Horrenbestez, eskualdeko ezagutza eta erabilera datuak eta datuen eboluzioa herriz…
Bestelakoak
Eragile ezberdinen artean sortutako elkarlanak.
Malentxo Zeberioren eta Maitane Iruinen kontzertua tabernan
Malentxo Zeberio eta Maitane Iruin musikariek kontzertua eskainiko dute Ibarrako Galtzaundi tabernan ekainaren 27an, 19:00etatik aurrera. Ohiko moduan, hileko azken ostegunean kultur ekitaldia antolatu da Galtzaundi tabernan eta oraingoan, bi musikari gaztek akustikoan emango duten kontzertuaren txanda izango da.
Formazio saioa jaso dute eskualdeko euskaltzaleek
Galtzaundiko zuzendaritza, azpi-batzorde eta oinarri sozialari begirako formakuntza saioa jaso dute eskualdeko euskaltzaleek larunbatean. Ikaztegietako udaletxeko aretoan elkartu dira galtzaundikideak Xabier Bengoetxea irakaslearen aurkezpenean. Jose Maria Sanchez Carrion Txepetxen ikuspegi soziolinguistikoa azaldu du Bengoetxeak saioaren lehen zatian eta ondoren, azaldutakoaren…
Gazteek zein helduek gozatu dute Asier Kidamen magiarekin
Galtzaundi tabernako maiatzeko kultur ekitaldian magiari egin diogu tartea. Asier Kidam mago gazteiztarrak eskainiko du saioa haur, gazte zein helduen gozamenerako eta bertaratutakoek ederki pasa dute Kidamen magia erakustaldiarekin.
Sortzen jaian eguraldiak sortutako arazoei aurre egiten laguntzeko deia
Euskal Eskola Publiko berriaren aldeko Sortzen elkarteak larunbatean ospatu du urteroko festa. Eguraldiak ez du lagundu eta euria izan da nagusi maiatzeko 3. asteburuan. Horren ondorioz, egitaraua betetzea ezinezkoa izan da eta egitarauaren zati handi bat eta haurrentzako goizean zehar…
Galeren aurrean, laguntza ekonomikoa eskatu du Azkue ikastolak
Igandean, Ibilaldia ospatzekoak ziren Lekeition. Eguraldia ez zuten lagun izan Lekeitioko Azkue Ikastolak antolatutako festan eta segurtasuna bermatze aldera bi gune ixteko erabakia hartu behar izan zuten. Erabaki horren ostean kontzertuak plazan eta ikastolan birkokatu zituzten, posible zen neurrian behintzat egitarauari…
Magiaren txanda Galtzaundi tabernan
Maiatzerako ere prest du hilabete amaierako ekitaldia Ibarrako Galtzaundi tabernak. Oraingoan, magiaren txanda izango da Asier Kidam mago gasteiztarraren eskutik. Maiatzaren 30ean izango da hitzordua, 19:00etan, eta adin guztietarako egokia izango den saioa eskainiko du Kidamek.
Zuzendaritza berritua 2019ko bilkuraren ondoren
Maiatzaren 9an egin da Galtzaundi Euskara Taldearen urteko bilkura. Oraingoan, Anoetako udaletxean bildu gara eskualdeko euskaltzaleak eta 2018. urtean egindakoak eta diru-kontuak errepasatu eta onartu ondoren, 2019ko egitasmoaren ildo nagusiak azaldu dira bileran. 26 bazkide elkartu dira batzarrean. Hemen duzue…
Galtzaundiren urteko bilkura nagusia, maiatzaren 9an
Urteroko zita prest du Galtzaundi Euskara Taldeak. Aurten, maiatzaren 9an egingo du euskara elkarteak urteko bilkura nagusia. Hitzordua Anoetako udaletxean izango da, 19:00etatik aurrera, eta 2018. urteko balantzearekin batera, 2019ko egitasmoaren aurkezpena egingo da Galtzaundikideen aurrean. Zuzendaritza Batzorde berria ere…
Tabernako bertso saioko irudiak
Imanol Irazustabarrena, Maialen Akizu, Txomin Azpiroz, Eli Pagola, Oier Iurramendi eta Beñat Mujika bertsolariak aritu dira ostegunean Ibarrako plazako Galtzaundi tabernan. Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faserako girotze saioa izan da ostegunekoa, hastear den txapelketarako entrenamendua. Imanol Artola ‘felix’ izan da gai-jartzailea eta…