Tolosaren eta Uztaritzeren arteko senidetzearen urteurrena ospatuko da

Uztaritze eta Tolosaren arteko senidetzea 1989an jarri zen abian, duela 30 urte. Tipologia oso desberdina baldin bada ere bi hirien artean, biak ala biak, Tolosa eta Uztaritze, haien probintzietako hiri nagusi historikoak izan ziren iraganean. Gaur egungo Uztaritze-Tolosa senidetze elkarte berriak eta bere inguruan lan egiten dutenek senidetzea berpizteko xedea dute, kultura, ekonomia, hizkuntza, instituzio, hezkuntza eta turismo arloetan harremana aberasgarria izan daitekeela sinetsita. Orain gutxi egindako herrien arteko trukaketak mamitsuak izan dira, hala nola orokorki Galtzaundi elkartearekin eta honen partaideekin.

2019ko ekainaren 29an, Uztaritzetik 80 bat herritar etorri ziren Tolosara senidetzearen 30.garren urtemuga ospatzeko eta orain, urriaren 12an, senidetzearen urteurrena ospatzeko festa antolatu dute Uztaritzen.

Uztaritze Tolosa senidetzearen urteurren festa. Urriak 12, Uztaritzen. EGITARAUA:

  • 10:30. Desfilea Purguko plazatik Herriko Etxeraino.
  • 11:00. Harrera ofiziala Herriko Etxean.
  • 11:30. Tolosa eta Uztaritzeko txistulari eta gaiteroen desfilea.
  • 11:30. Animazioa merkatuan Labourdins Harmoniarekin.
  • 12:00. Mutxikoak Erdizka taldeak emanik.
  • 14:00. Bazkaria Latsan
  • 16:30. Tolosako Erraldoien desfilea. Dantza ikusgarria Tolosako Udaberri dantza taldea eta Uztaritzeko Izartxo taldearekin Hiribehereko pilota plazan-
  • 21:00. Plazaz – Bilakaren karrikako sorkuntza berria // 2 garren emanaldia