Lau herri gehiagotan zabalduko dugu hitzaldia

Bere ibilbidearekin jarraitzen du ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldi zikloak. Eskualdeko hainbat herri igaro ostean, Amezketa, Asteasu, Berrobi eta Lizartzaren txanda izango da orain. Aurreko urteko saioen bitartez galtzaundikideak eskualdeko ia herri guztietan saretu ziren eta horri jarraipena emanez, Galtzaundik beharrezkoa ikusten du hizkuntzaren gaia herritarren artean zabaldu eta kontzientzietan eragitea. Hitzaldietan Tolosaldeko eta herrietako egoera soziolinguistikoaren errepasoa egingo da eta lehenengo Euskaraldiko ondorioak eta datuak plazaratuko dira. Gainera, Euskaraldiaren hurrengo edizioa nolakoa izango den azaltzeko ere baliatuko dira hitzaldiak, Tolosaldeko Euskararen Mahaia eta Galtzaundiren etorkizuneko asmoen berri emateaz gain.

AMEZKETA

Eguna: urriak 21, astelehena

Ordua: 19:00

Lekua: Kultur Etxea

Hizlariak: Mikel Artola Izagirre eta Imanol Artola Arretxe.

BERROBI

Eguna: urriak 21, astelehena

Ordua: 19:00

Lekua: Etxola

Hizlariak: Kike Amonarriz Gorria eta Ane Izagirre Arruebarrena.

ASTEASU

Eguna: urriak 23, asteazkena

Ordua: 19:00

Lekua: Udaletxea

Hizlariak: Maite Asensio Iparragirre eta Idoia Lahidalga Ugarte.

LIZARTZA

Eguna: urriak 24, osteguna

Ordua: 19:00

Lekua: Udaletxeko areto nagusia

Hizlariak: Xabier Bengoetxea Mujika eta Amaia Doyague Loiti.

Lau herri gehiagotan zabalduko dugu hitzaldia 19

Lau herri gehiagotan zabalduko dugu hitzaldia 21

Lau herri gehiagotan zabalduko dugu hitzaldia 23

Lau herri gehiagotan zabalduko dugu hitzaldia 25