Asisko Urmeneta eta Galtzakomiken aurkezpena, Galtzaundi tabernan

Hilabeteroko martxan, iraileko azken ostegunean, 26an, ekitaldi kulturala antolatu da Ibarrako Galtzaundi tabernan, 19:00etatik aurrera. Oraingoan Asisko Urmeneta irudigilea izango da protagonista eta bere ibilbidearen errepasoa egingo du `karrika-turistarenak’ saioan. Bestetik, ekitaldi hau aprobetxatuko da 12. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa aurkezteko.

ASISKO URMENETA ‘karrika-turistarenak’, irudigilearen menturak

Eguna: Irailak 26, osteguna

Ordua: 19:00

Lekua: Ibarrako plazako Galtzaundi taberna